Bruce Willis hilda zegoen filmaren hasieratik

artur-mas-foto-dos-644x3621

Bruce Willis hilik zegoen filmaren hasieratik bertatik, bai. Eta jada badakizu artikulu honek ez duena batere interesik, jakina baita, amaiera ezagun duten pelikulek sofan lo hartzeko soilik dutena balio. 2012ko irailean iradoki zuen Kataluniako sukar independentistaz Xigor Gezalak ZuZeun bertan idatziriko artikulu honetan, eta zenbat euri egin duen ordutik.


Gauza asko gertatu dira eta, era berean, deus ere ez da gertatu. Hori bai, jada inork gutxik hitz egiten du Masek egindako mozketen inguruan. Sukarrak badarrai, eta gaixoa ez da hil, eta ez da sendatu. Zenbat tenporada igaro diren ere zail da oroitzen.

Badakigu ilusio, lilura eta esperantza zabor bonoak merke-merke saltzea zer garesti atera daitekeen


Derrigorrez, berriz aipatu behar euskaldunok sentitzen dugun deja-vua Kataluniako prozesu subiranistari erreparatzean. Gezalak aitortu zuen gisan; Artur Masi begiratu eta Ibarretxe ikustearen sindrome alaena, alegia. 2005ean Euskal Herrian arrakasta izan zuen serie baten remake bat da egun katalanistek bizi dutena, Breaking Bad-en Metástasisa-edo. Gidoia planoz plano, sekuentziaz sekuentzia, zintzoki errepikatzen ari baitira aktore guztiak. Eta badakigu ilusio, lilura eta esperantza zabor bonoak merke merke saltzea zer garesti atera daitekeen.

Azken albistea PSCren desmarkea izan da; baieztatuz berriz ere, Nafarroan, EAEn eta Katalunian bertan, lukainka eta butifarra era beretsuan prestatzen dituztela sozialistek. PSC ezberdina zela zioen hura ixildu da une batez. Denbora kontua zen. Madrilekin kontsulta bera negoziatu behar dela argudiatzen dute orain sozialista katalanek, eta noski, hau burura eramateko askoz hobe litzatekeela PSOE Moncloan egotea 2015ean. Horrela, literalki. Haiek “erabakitze eskubidearen aldekoak” direla, baina ez aldebakarreko formulan. Eta abar.

 

Raca eta Raca

20080521elpepivin_6

Horrela, CiU, ERC, PSC eta ICVk eskatuko dute kontsultaren eskualdatzea Espainiako Konstituzioko 150.2 artikuluaren bidez. Ibarretxek egin zuen antzeko kontsentsuarekin, beraz. “Trenen talka” bilatzen ari omen dira abertzaleak Pere Navarroren arabera. Kontsultaren aldeko poloak ezezkoa jasoko du bistan denez, eta Madrildik esango dute krispazioa sortu nahi dutela. Raca-Raca hura bezala. “Katalan batzuk besteekin etsaitu nahi dituzte!”. Eta oraindik artikulua irakurtzen segitzeko adorea izan baduzu lo hartu gabe, badakizu nola segitzen duen ipuinak. Badakizu Bruce Willis hilda zegoela hasieratik bertatik. Kataluniarrek ordea akaso ez.

derecho a decidir, erabakitze eskubidea, Ibarretxe, Mas

Zer duzu buruan “Bruce Willis hilda zegoen filmaren hasieratik”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-11-13 20:28

    PSC eta PSOE-PSE-EEren arteko aldeak. Uste dut hemen PSN aipatzea ez duela merezi:

    PSEko zenbat zinegotzik eta alkatek eman dute botoa independentziaren aldeko mozioen alde? Mintzatu al da Odon Elorza euskal errepublikaren alde, Pascal Maragall Bartzelonako alkate ohia bezala? Ba al da independentistarik PSE barruan, “Independentistak” bezalako elkarte xumeren batean parte hartzeko prest, PSCkoak ANCn bezala?
    Zenbat aldiz ausartu dira Madrilen “Talde Sozialistaren” euskal parlamentariak PSOEren disziplina haustera?
    Eman al dio sekulan arazorik PSEk PSOEri zerbaitetan, pix-pixkat bada ere?
    Zer da PSE-EE? PSOEren “alderdi kidea” ala PSOEren “euskal federazioa”? Ñabardura ttikia ematen du, baina badakartza ondorio batzuk.
    Bizi izan al du inoiz PSE-EEk krisirik bere barruko balizko obedientzia nazionalengatik? PSCk bai.

    Horretaz aparte: neroni ere eszeptikoa naiz prozesu katalanari buruz, baina nik batez ere dudak ditut, ez ziurtasunak.

    Ez da Ibarretxe Plana bezala. Katalunian bideorri bat dute, 2014an kontsulta legal bat egiteko xedearekin. Madrilek kontsulta-legeari ezetz esanez gero, ez da hain segurua erreferenduma kaxoi batean gordea geldituko denik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude