Gipuzkoako Atlasa: adierazle sorta zabala, denon eskura

Zein da zure udalerriko langabezia-tasa? Lehen sektoreko zenbat establezimendu daude? Zein da biztanleria osoa? Eta zahartze tasa? Zenbat kontratu egin dira zure udalerrian? Eta eskualde mailan?

Horrelako hamaika adierazle kGipuzkoako atlasaontsulta ditzakezu, mapa gainean, Gipuzkoako Atlasa berrian. Gaindegiak garatu du bistaratzailea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, eta herrialde mailako datuak modu irekian eskaintzea izan dute helburu bi erakundeek.

Egun, gizarte eta ekonomiarekin lotutako adierazle sorta zabala eskaintzen du erremintak, gaurkotzen eta aberasten joango dena. Horrez gain, aldiro atlas monografikoak ere argitara emango dira, dagoeneko eskura dauden “Errenta adierazleak udalerrika” edo “Euskal Eurohiriko adierazleak udalerrika” kasu.

Gipuzkoako Atlasa Gipuzkoako Foru Aldundiko webgunean txertatu da, ALDUNDIA atalean.

 

atlasa, Datuak, Ekonomia, etorkizuna, ezagutza, gizartea, herria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude