Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek prentsaurrean euskaraz egingo dute, guztia gaztelaniaz errepikatu gabe

Gipuzkoa euskaraz

2009 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara sustatzeko onartutako foru araua martxan jarriko duela iragarri du Bilduren gobernuak. Aldundiaren barnerako eta kanpora begirako ekitaldietan euskara hizkuntza nagusi izateko behin betiko erabakia hartu du Martin Garitano Ahaldun Nagusiak.

Beraz, batetik, aldundiko zerbitzuetako arduradunek euskara jakin beharko dute; lan hizkuntza ere euskara izango da. Bestetik, kanpora begira, jendaurrean hiritarrek euskaraz mintzatzeko aukera bermatua izango dute. Plangintza intentsiboak jarri dituzte abian euskara instituzioan sustatzeko asmoa ahalik eta lasterren gauzatu dadin. Agintaldi amaiera jarri dute zerbitzu guzti guztiak euskaraz eskaintzeko epe gisa.

Nabarmentzekoa da, halaber, Aldundiak komunikabideekiko izango duen jarreran izandako aldaketa: Aurrerantzean euskaraz izango dira prentsaurrekoak, guztia gaztelaniaz errepikatu gabe. Euskara ez dakitenek itzultzailea izateko aukera izango dute, hala eskatuta. Neurriak ez du gaztelania “pasarte batzuetan” erabiltzea baztertzen, eta, gainera, prentsa oharrak bi eletan egongo dira idatzita.

“Gobernu honek lehentasuna eman nahi dio euskarari, Gipuzkoa lurralde euskalduna baita”, azaldu du Larraitz Ugartek. “Orain arte euskaldunen hizkuntza eskubideak urratuak ziren, eta ez da ezer gertatu”, gehitu du Ugartek.

Lehiaketa publikoetan euskara

Aldundiaren lehiaketetan parte hartzeko oinarrietan hizkuntz irizpideak izango dituzte kontuan. Ugartek jakinarazi du enpresa bat Antzuola-Bergara errepideko lehiaketatik kanpo utzi dutela irizpide hori medio. Aldundiak, beste baldintza batzuez gain, gutxienez bi teknikari euskaldun izatea eskatzen du.

Informazioa beste hedabideetan:

Diario Vasco: Diputazioak soilik euskara erabiliko du agerraldi publikoetan

Berria: Gipuzkoako Aldundiaren hizkuntza nagusia euskara izango da

Gara: Euskararen sustatzea eta erabilera indartu du Gipuzkoako Aldundiak

El Pais: Bilduk enpresa bat lehiaketatik bota du euskara ez jakitearren

El Mundo: Gipuzkoako Diputazioak soilik euskara erabiliko du agerraldietan

ABC: Bilduk euskara inposatu du Gipuzkoako Aldundiaren prentsaurrekoetan

 

 

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

22 pentsamendu “Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek prentsaurrean euskaraz egingo dute, guztia gaztelaniaz errepikatu gabe”-ri buruz

  • Normala. Ez daukagu zertan gure bizi itxaropena erdira jaitsi, esaten dugun guztia bi aldiz errepikatuz

  • Eskerrak! Bazen garaia. Eta zorionak.
    Dena den, badirudi unionistei ez diela graziarik egin. El Mundok dio “elebitasunari eraso” egin diola Gipuzkoak Foru Aldundiak. Hala balitz, erakunde gehienak eta López, Pastor, Bengoa, Azcuna, Basagoiti, Oyarzaval, Diez eta beste hainbeste, elebitasunaren erasotzaile amorratuak lirateke… beste aldetik bada ere, ezta?

  • Bikain! Oraindik gogoan dut duela hilabete pare bat Espainiako mugikortasun behatokiek Donostian egin zuten bilera batean Larraitz Ugartek bere hitzaldi osoa euskaraz egin zuela. Espainiar guztiak kaskoak jarrita ikustea orgasmikoa izan zen!

  • Horiek dituk eta nire neska mutilak!!!! zorionak eta beste batzuk ere egin dezatela beste hainbeste.

  • Hori da bidea. Zorionak!
    Ea zer dioten EAJk, PSEk, HPSk…

  • Nire babesa erabakiari

  • Izarpezelai 2012-10-02 20:09

    Bazen garaia! Euskararen aldeko benetako neurriak hartu behar ziren, eta ez bakarrik orain arte bezala keinu sinbolikoak egin…Hamaika aldiz errepikatu baitigute soziolinguistek: beharrezkoa ez den hizkuntza bat desagertu egingo da. Egin dezagun euskara beharrezko, sikiera Gipuzkoan!

  • Txantxangorria 2012-10-02 21:18

    Zorionak!!!hay erabaki pozgarria. Aspaldiko partez berri on bat!

  • Gaztelaniaz soilik erabiltzen dutenean ez dira kexatzen egun hauetan kexaka ari direnak
    Zelako itxurakeria.

  • Horrela bai. Ez liburu abertzaleak eta egunkari abertzaleak espainolez idatziz.

    Horrela bai, Bildu. Eta zaunka egin nahi duten elebakarrek egin dezatela.

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2012-10-03 15:21

    Pozten naiz ni ere. Ea eredua zabaltzen dugun, eta euskaldunok euskaraz egiten dugun beste gabe Euskal Herrian, eta gurekin bizi nahi dutenek ikasi dezatela gurea, gu berea ikastera legez eta indarrez behartu gaituztenean. Guk erdaraz egiten badiegu, ez dute inoiz euskara jakiteko ez erabiltzeko beharrik.

    Zorionak ba. Ea eztabaida serioa ere pizten dugun bide honetan.

    Ondo izan

    Bittor

  • Zorionak nire aldetik ere Bildu-Gipuzkoa eta euskaltzale guztiei!! EUTSI EGIN BEHAR ZAIO!!! Oraingoan bai, ez amore eman, mesedez!!

  • Errealitaea izan da uskaldunek birritan zapalduak izan garela. “Administratu” euskaldunen eskubideak zapalduta, baina, eta hau esaten dudanaren guztiz jakitun dinot, administrazioko langile moduaen ere, zergatik administrazioko langile euskaldunok birritan egin behar lan berbera? bai, euskaraz eta erdaraz. Erdaldun hutsek erdia egiten dute lan.

    • Bai, baina nik dakidala, inork ez zaitu behartzen lantokian erderaz egitera (zure lankide erdaldunari euskaraz egitera behartzen ez duten gisan), hori egiten duzu egoerak bultzatuta (Katalunian ez dut uste egingo dutenik). Norbaitek kaletik helbide bat galdetzen badizu erderaz, pentsatzen dut erderaz erantzungo diozula, ezta? (nik ere bai…). Ba lanean, neurri berean, hala jarduten da langile elebiduna, euskaldunari euskaraz eta erdaldunari erderaz. Baina oso erraza izango zuen funtzionario batek, lehiatilara norbait datorrean erderaz galdezka, hauxe esatea: “espere, si quiere ser atendido en su idioma, voy a buscar a algún compañero que lo hable”, langile erdaldunak egiten duen era berean. Zeren hizkuntza bat ez jakitetik, hitz egin nahi ez izatera ez dago horrenbesteko distantzia. Bai, badakit erraza dela esatea, baina pentsa nola aldutuko ziren gauzak, langile euskaldun intsumitu batzuk sortuko balira administrazioan, konfrontazioa noizbait egon beharko da, edo ez?.
      Tira, esan nahi dut, Administrazioak ez zaitula behartzen erderaz egitera zure lanean, hori langilearen erabakia da, eta hobe ahal den azkarren konturatzea. Ondo segi lagun

  • Amonamantangorri 2012-10-04 17:52

    Administrazioak enpresak kontratatzen dituenean baldintzen artean hizkuntza-eskakizunak sartzea Urkulluri ez omen zaio ongi iruditzen: “erabateko akatsa da, eta EAJk 32 urtetan izan duen jardunbidearen kontrakoa”.

    Atzo euskara saileko foru ahaldunak esan zuen ETB1eko “Azpimarra”n, araudi hori Gipuzkoan EAJren administraziopean onartu zela, eta oraingo gobernuak koma bakar bat aldatu gabe aplikatzeko asmoa duela.

    Nork sartu du hanka? Nork eman dio nori zaplasteko bat gaztaburuan?

  • Bost EAJola 2012-10-05 00:22

    EAJko euskaltzaleek lotsatuta egon behar lukete. Beti bezala atzerakoi, morroi onarenak egiten espainiar zanpatzaileen aurrean. EAJ-k urrats handiak egin zituen duela 30 urte Garaikoetxea eta Etxenikeren eskutik, besteak beste.
    Ordutik honakoa gainbehera latza izan da, azken urteotan PSOE eta PPrekin adostu duelarik hizkuntz politika, euskara poliki-poliki hiltzen uztekoa.

  • Martin Rezola 2012-10-05 08:24

    18. artikulua.- Kontratazio administratiboak

    “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako kontratazio-organoek nahitaez sartuko dituzte Administrazio kontratuetako karatuletan eta berariazko klausula administratiboen pleguetan kontratuak burutzean bete behar diren hizkuntza-baldintzak, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 28an hartutako Akordioaren arabera.”

    (Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak, IV. Plangintzaldia, 2008-2012)

  • Kontraesanak:
    .
    “EHEk ohartarazi du «bigarren mailan» utzi dutela euskara talde abertzaleek”
    .

  • Bai, ongi da EHEk diona.
    Oraindik gogoan dut, EHEk deitutako azken manifestaldian ze tripa mina izan zuen, jendarteak zarabilkin erderagatik, edo euskañolagatik.
    Badakit gauzok esatea gaizki ikusi dela.
    Ba hori: kritika ongi etorria, eta autokritika ere.

  • A ze tripaKO miña izan NUEN…