Gipuzkoa: ahaztu gabe!
Bizkaian EAJk EH Bilduri aterako dion aldea erabakigarria izango da –edo ez- EH Bilduk EAJri Gipuzkoan aterako dion aldearekin konparatu eta gero. Hau da: EH Bilduren erronka da EAJri ahalik eta alde handiena ateratzea, eta EAJrena da EH Bidurengandik ahalik eta gertuen geratzea. Alderdien hauteskunde estrategiak beste herrialdeetara begira diruditen honetan (EAJ-EH Bildu Bizkaira, PSOE-PP-UPyD-Ezker Anitza-Equo Arabara), Gipuzkoako errealitatea aztertzea komeni zaie, batez ere, lehen biei, hauteskundeak irabazi nahi badituzte behintzat.
Hasteko, Hauteskunde Autonomikoetan izandako emaitzak:
Alderdia |
1998 |
2001 |
2005 |
2009* |
EAJ |
88,857 (6) |
112,101 (9) |
||
EAJ-EA |
203,445 (12) |
148,884 (10) |
||
PP |
67,112 (4) |
82,792 (4) |
51,780 (3) |
32,123 (2) |
PSE-EE |
65,548 (4) |
74,042 (4) |
78,871 (5) |
92,714 (7) |
EH-EHAK |
103,057 (7) |
69,409 (4) |
70,834 (5) |
46,408 (4) |
EA |
56,821 (4) |
15,885 (1) |
||
Aralar |
15,396 (1) |
31,262 (2) |
||
EB |
18,744 |
23,731 (1) |
20,388 (1) |
11,240 |
UPyD |
5,327 |
|||
Best + Txuri |
8,638 |
5,500 |
5,441 |
6,549 |
Boto balio. |
408,777 (%69,74) |
458,919 (%78,35) |
391,594 (%67,41) |
353,609 (%61,50) |
Zentsoa |
586,186 |
585,750 |
580,898 |
574,984 |
* Ezker Abertzalearen botoak legal gisa zenbatu ditugu eta estimazioa egin.
Ikus dezagun, orain, ezker soberanisten indarrak elkartu direnetik, nola geratu diren kontuak, eskualdeka, abertzaleen artean:
EAJ Aldun 07- Aldun 11 |
EH Aldun 99 -Bildu 11 |
EAJ Orok. 08->11 |
Amaiur Orok 11 |
||||
Donostialdea |
17.807 |
22.411 |
30.134 |
31.049 |
20.006 |
25.249 |
35.490 |
Bidasoa-Oiartz. |
11.815 |
12.636 |
18.422 |
19.600 |
12.418 |
13.839 |
21.574 |
Deba-Urola |
26.721 |
28.166 |
33.414 |
40.869 |
29.326 |
28.146 |
43.419 |
Oria |
15.452 |
17.651 |
23.063 |
27.582 |
15.141 |
16.213 |
29.172 |
Guztira |
71.795 |
80.864 |
105.033 |
119.100 |
76.891 |
83.447 |
129.655 |
EAJk gorakada nabarmena izan du Gipuzkoan, bai Udal Hauteskundeetan, baita Hauteskunde Orokorretan ere. Bilduk, bestalde, oso erraz gainditu zituen Euskal Herritarrok-en emaitzak, eta Amaiurrek emaitza izugarria eskuratu zuen joan den Hauteskunde Orokorretan, Bilduk lortutakoa 10.000 bototan hobetuz.
Eskualdez eskualde aztertuta, EAJk gorakada oso nabarmenak egin ditu Donostialdean, besteetan Foru Hauteskundeetan denetan gora, baina Orokorretan Deba Urolan jaitsiera izan zuen. Bilduk, aldiz, Euskal Herritarrok-ekiko aldea Orian eta batez ere Deba Urolan oinarritu zuen. Orokorretan, Amaiur Donostialdean hazi zen gehien. Bidasoa-Oiartzunen, itxuraz kostatzen ari zaio beste herrietako igoeren mailara jartzea.
Baina Bizkaiko eskualde batzuetan eta Araban gertatu ez den bezala, 1998ko EA eta Euskal Herritarrok-en emaitzetatik urrun geratu da. Hara:
Botoak |
Aldea |
|
EA + EH 1998 |
159.878 |
– |
Bildu |
119.100 |
– 40.778 |
Amaiur |
129.655 |
– 30.223 |
Bildu + Aralar |
136.330 |
– 23.548 |
Beraz, Gipuzkoan EAren boto emaile izatetik EAJrenera pasa zirenetako batzuk nolabait “Jelkidetu” direla esango genuke hipotesi gisa. Horrek Hauteskunde Autonomiko hauetan bi alderdiak boto-emaile segmentu horren bila borrokan ari direla esan nahi al du? Neurri batean, bai. Kontua, segur aski, konplexuagoa izango da, eta Hamaika 1 alderdiaren 9.000 botoek ere izango dute hor zer esana.
Zer gerta daiteke?
Bildu eta Amaiurren indarra Gipuzkoan sekulakoa da. Egun, bere burua da gehien zaindu behar duena, arrakastak berak hil ez dezan. Gipuzkoan orain arte izandako emaitzei eustea da tokatzen zaiona. Hortik gora egin dezake, baina ez du, egun, tarte handirik. Egingo balu, inoiz hozka egin ez duen lekuetatik egingo luke. Dena den, Aralarrekin lortutako datuei begira, goranzko parte hartzearen eskenatoki batean, gerta daiteke metaketak jarraitzea, Aintzane Ezenarro eta bere sektoreak oso kontra egonda ere. Egiari zor, Amaiurren datuak Bildu + Aralarrenetik oso gertu daude jada.
Unea iritsi zaio, hori bai, Gipuzkoan egiten hasi den kudeaketa bere boto-emaileen gustukoa izaten ari den edo ez zeharka aztertzeko. Boto jaitsiera batek, seguru aski, hori adieraziko bailuke, hauteskunde berak ez izan arren. Kontra egin dioten kanpaina etengabe eta lazgarriak eragin erlatiboa du, eta ez dut uste kanpaina horren helburu nagusia Bilduri botoak kentzea denik; hori ere bai, jakina, baina gehiago ikusi ditut EAJ eta PSE beren boto-emaileak galtzeko beldurrez Bildukoak lortzeko estrategiaz baino.
Bilduk Gipuzkoako erakunde nagusiak kudeatzeak baditu bere alde onak ere, jakina: ikusgarritasuna da horietako bat. Ikusgarritasuna, diote, beti dela ona. Erakundeak kudeatzeak, eta hainbeste erakunde kudeatzeak, herririk herri, “aginteko” alderdi izateak dituen berezko abantailak ematen ditu, besteak beste, ezagutza eta erakundeen zeharkako eta zuzeneko babesa. Bilduk inoiz jaso dituen kritikarik handienak jaso ditu herritarrengandik. Baina kritika klase horiek agintzen duenari baino ezin zaizkio egin.
Baina hauteskunde hauetan badira zenbait faktore, hitzordu elektorala oso berezi egiten dutenak:
PSE-EEren barruko nahaste ideologikoa. Jesus Egiguren eta Gemma Zabaletaren kasuek esanguratsuak dirudite. Lehenak, bere ideiekin, Gipuzkoako boto emaile segmentu batekin konektatzen du: bakegintzan inplikatuko den PSE bat, eta, zergatik ez, erabakitze eskubidea begi honez jotzen duena. Izan ere PSEren boto emaileetan, badira erabakitze eskubidearen alde dauden segmentuak. Egigurenek ez du garbi hitz egin horren alde, orain arte behintzat, baina bera bada segmentu hori, gaur, erakar dezakeen figura politikoa.
Gemma Zabaletaren kasua are korapilatsuagoa da. Ideologikoki izan daitezkeen faktoreak inolaz baztertu gabe (Bere “linea”, orain arte, “baskista”-tzat hartu izan baita), PSE barruko gatazkak ote dauden haizatu da alderdiaren gertuko kazetarien ahotan. Biak ala biak hauteskunde bezperetan doaz alderditik, biak ala biak ez dira “linea ofizial”-aren zaleak, biak ala biak “gaizki” ikusiak daude alderdi barruan.
Nola eragin dezakeen horrek hauteskundeetan? PSE-EEren hautagaitzaren onerako ez, seguru. Bereziki hauteskunde autonomikoetan, “euskal” markak eragin gehiena duen horietan. Azkenean desenkantu horrek eragin elektorala badu, ikusteko dago abstentzioak edo ezkerreko beste hautagaitza batzuek jango duten hortik.
EAJren hautagai nagusia, Iñigo Urkullu, ezagun da, ez da Joseba Egibarren ez estilo ez jite berekoa. Agian gutxienekoa da hori, eta askoz ere garrantzitsuagoa da zera: EAJri Autonomikoetan baino botoa ematen ez dioten segmentu horiek animatuko ote dira Bizkaitar burukidea Ibarretxe bezainbeste babestera? Beldurraren botoak hemen ere? Egibarren tiradizoa zenbaterainokoa den neurtzeko unea izan daiteke. Kontuak kontu, Gipuzkoan behartuta dago Bizkairako EAJk egin duen apustuak eragin diezaiokeenari aurre egitera, eta beste estrategia elektoral bat planteatzera.
Jelkideak maisu-maistrak dira bi aurpegiko burua aurkezten, eta kanpaina honetan beren abilezia osoa erakutsiko dutelakoan nago. PSE eta PPtik boto gutxi lortzeko esperantzan (azken honetatik askorik ez dute biltzeko), Gipuzkoan abertzale agertuko dira, euskaltzale, eta Bilduren kudeaketa izango dute jomugan, Bilduren “desastrea” salatuko dute, eurek kudeatzaile egoki gisa aurkeztuz. Helburua: boto-emaile “autonomikoak” ez galtzea. Ziur nago ondo egingo dituztela haien estrategia lanak. Funtzionatuko dien, hautesleriak esango du.
Popularrak aldiz, haserre daude Mayor Oreja eta enparauekin. Borja Semperrek berak publikoki egin die aurre, eta Basagoitik su-eten eske amaitu du. Arantza Quiroga hautagai ona da hain aukera gutxirekin aurkezten den zerrenda bat janzteko.
Ezker Anitzak erronka itzela du bere aurrean. Aztertu genituen, aurreko batean, bere aukerak herrialdez herrialde. Gipuzkoan ere eserlekua disputa dezake, baina ez dauka lan erraza. PSE-EEren gainbeheratik arrantzan egitea tokatuko zaio. Parlamentuan sartzen bada, ikusi beharko da PSE, EAJ edo EH Bilduri “kentzen” dion eserlekua. Azken bien, kasuan erabakigarria izan daitekeena.
Konklusioa
EH Bilduk bere hegemonia izango du galdegai. Ikusiko da desenkantatuek botoa emateari uzten dioten, hala, aitzitik, Hauteskunde Autonomikoak izaki, parte hartzeak goraka igoko dituen bere botoak. Hazkundea zaila du gailurra gertu duen herrialde honetan. Baina, hara zer diren gauzak, aurkari guztiak arazotan daude: EAJk Bizkaiaren alde egindako apustu orokorrari egin behar dio aurre eta PPk,PSEk eta Ezker Anitzak barneko kontuei eta jaitsiera orokorrari. Azken honek zail duen eserlekua lortuko balu, eragina izan dezake, emaitza orokorrari begira, EAJ eta EH Bilduren arteko lehian.
Ion Ansa cc by sa
(Jatorrizkoa Toliati blogean duzue)
“El trasvase de votos del PP dará el triunfo al PNV al que sigue EH Bildu”
.
“…una cuarta parte de quienes hace un año votaron a Mariano Rajoy en la CAV, se inclinarán ahora por Iñigo Urkullu…”
.
http://www.gara.net/paperezkoa/20121014/367285/es/El-trasvase-votos-PP-dara-triunfo-PNV-que-sigue-EH-Bildu
Barkatuko didazue bromatxoa, baina oso dezepzionatuta nago nire artikuluak ez duelako Infanzoiaren komentarioriok jaso: “21ean Espanak irabaziko du” edo “Traidorea”, “Kolonizatua”, edo sikiera “Kolaboratzaile”… Zergatik diskriminazio hori Infanzoia? Esaidazu behintzat dagoen balorazio negatibo hori zurea dela, hori behintzat! 🙂
Infanzoiak erantzun bitartean, su-etena aprobetxatuko dut nik. Analisi ona, eta landua, Ion. Egia da EAJk egundoko kezka hartu duela Gipuzkoarekin, eta zuk eman duzun azalpena oso zuzena iruditu zait: Bilduri botoak kendu baino, berak ez galtzea. Alderdiei dagokienez, hauteskundeotan EAJk dauka jokorik zailena, galtzeko gehien daukana baita. Irabaziz gero, lehen zeukana baino ez du berreskuratuko, eta horretarako gauza ez bada, porrota kolpe gogorra izango da. Bere “arrakastak”, gainera, PSErekin paktatzetik pasa beharko du, Jaularitza lapurtu ziotenekin, alegia. Ez dira loriarako garaiak EAJrentzat, bizirauteko baizik, horretan ere iaioak badira ere. Aurreko hausteskundeetako Bildu-Amaiurren arrakastarik gabe operazioa errazagoa izango litzateke, baina erretaguardian ere eraso egin diote.
Bilduren kasuan , nire ustez, arriskurik handiena proiektu politikoa ondo finkatu gabe (Otegi eta espetxetik atera, alderdia berrantolatu eta datozen urteetarako estrategia finkatzea) indarra eta ilusioa erretzea da. Metafora erabiliz, orain teloneroa ari da kontzertua berotzen, baina ezin du gehiegi berotu eta ezin da gehiegi luzatu. Arerioek eta etsaiek badakite hori, noski, eta jokuaren parte da oraingo behin-behinekotasuna luzatzea. Denborak esango du nori egingo dion mesede joko zikinak.
Kontu batekin ez nago ados, esaten duzunean EAJk Bizkaiaren aldeko apustua egin duela.
Nik uste dut EHBk ere Bizkaiaren aldeko apustua egin duela, Gipuzkoa nahiko finkatua duenetik. Ez dut uste kasualitatea denik Laura Mintegi bizkaitarra izatea. Uste dut emakume + bizkaitarra perfila nahita bilatuak direla.
Aupa! Gipbi: ez gaudela ados diozu, baina nik uste dut ados gaudela. Hara artikuluaren lehen paragrafoan diodana: “Alderdien hauteskunde estrategiak beste herrialdeetara begira diruditen honetan (EAJ-EH Bildu Bizkaira, PSOE-PP-UPyD-Ezker Anitza-Equo Arabara”.
Gonzalo, bat nator zurekin. Hara, Ibarretxek 112.000 boto lortu zituen Gipuzkoan, lortu zituen baldintzetan, Ezker Abertzale ilegalizatuak 46.000 baino ez zituela, eta Espainolismoaren aurkako berme gisa aurkeztuta. PSE-PPtik jan nahiko du Gipuzkoan oraingoan, baina nik zalantzan jartzen dut estrategia horren efektibitate numerikoa. Kontua da, ez dela astakeria pentsatzea Urkulluk 95-100.000 boto baino gehiago ez dituela aterako herrialdean, eta hori PSEren emaitza eta partehartzearen arabera izango da, inkestek ondo adierazi baitute (inkestak fidagarrien dien alorrean), EH Bilduren botoen leialtasuna oso-oso altua izango dela, %90etik gorakoa. Hau da, eta Egibarrek eta Imanol Lasak berak aitortu bezala: EAJk gutxi jango du Bilduren hautesleritik. Beraz, hemen gertatzen da EAJk ez dituela 100.000 botoak gaindituko ez badu iraultza bat lortzen PSEren boto emaileen artean, eta EH Bilduk bere emaitzak errepika ditzakeela (130.000ren bueltan). Deskuidatzen badira, eta PSEren emaitzak esperotakoak badira, eskainuen banaketaren ertzek 4 parlamentarioko aldea eman diezaiekete EH Bilduri, beti ere “Boto-finish” – ean. Jakina, aledea 2koa ere izan daiteke EH Bilduri faktore guztiak kontra jartzen bazaizkio. Gipuzkoan 4 parlamentariko aldea lortzeak esan nahi du EH Bilduk gutxienez berdinketa lortuko duela emaitza orokorrean.
Zuzen zaude, ez dut esaldia ondo interpreratu, barka arren.
🙂 Barkamenik ez da behar. Igual ez dut behar bezain garbi jarri. Eta ados Mintegiren hautaketari buruz diozunarekin. Faktore gehiago ere badira, baina bi horiek oso garrantzitsuak.
24+21 eta Gipuzkoan 12, baina Pnv-k Bizkaian 18, baina kontu izan Araban EhBilduren papera beraz +6, +4 +23 +40 bla, bla, bla, bla…
Hara espainiar demokraziaren adibide argia: Basagoitik Berrian “Gehiengoa EAJ gehi Bildu bada, ondorioztatu ahalko da urratsak nahi dituztela herritarrek. Baina gauza bat da nahi izatea, eta beste bat, ahal izatea, edo egin behar ote den”
AHAL IZATEA!!!!!!!!!!
Zenbat jenderi ez ote diot entzun Basagoiti tontoa dala. Eskerrak, zeren listoa izango balitz…
Zer esan nahi duzu zure iruzkinarekin? Ez dut bere mamia ondo ulertu.
Humillatua izateaz nazkatuta nagoela. Ulertu dezaket bizitzako arlo ezbardinetan gertatu bezala, gure herriak sufritzen duen zapalketa ikusita eta morala mantentzeko helburuarekin, garaipenen bat beharrezkoa izatea. Baina joder, hauteskundeetan EhBilduk Pnv-ri lehendakaritza kentzea edo alderantziz, Euskal Herritarroi garaipen bat bezala aurkeztea, ez zait serioa iruditzen.
Norbaitek zihurtatu dezake, Eh Bilduk ez duela PsoE-rekin paktatuko lehendakaritza lortzeko? Eta Pnv-k PP-rekin?
Eta azken aukera, Pnv eta EHbilduk paktatuta, norbaitek uste du boterea gureganatu dugula?
Euskal Herria zer den ere ulertzeko ahalmenik ez badugu, jai daukagu.
Mintegiren blogan galdetu nion, ea gobernatzeko PP edo PSErekin patua egiteko prest al zegon (hauetako edozeinekin gobernuan sartuz), edo bakarrik legeak edo proiektuak ateratzeko patuak egingo lituzkela edonorekin, PPk eta PSEk gobernutik at utziz.
Bigarrena zela erantzun zidan. Espero det bere hitza betetzeak ze PPk edo PSEk gobernuan sartzen badira EH Bildurekin gobernatzeko, EH bildu milaka boz galduko lituzke eta niretzako eta ni bezala pentsatzen duten askorentzako traidore hutsak izango zian.
Iparlazaleak betiko izenekin oso ikusiak daudenez, izen berriekin saiatu nahi dute nonbait. Bada, behin eta berriro luzatu ditudan bi galderaren erantzunaren zain nago oraindik:
“Iparlazaleek zein desobedientzia zibil mota bultzatu eta gauzatu dituzue? Zein emaitzarekin?”
.
Gero eta esanguratsuagoa egiten zait haien isiltasuna horri buruz. Hara nola egin zuten abstentzio “aktiborako” deia (egun horretan mendira edo hondartzara joatearena, alegia):
.
“Oker egindakoa ez errepikatzearen garrantzia azaldu ondoren hausnarketaren lehen atalean, zer egin daitekeen aipatu nahi nuke bigarrenean. Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
.
Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzten? Zein emaitzarekin?
Xabier, laguna, utzi.
Benetan, ez du merezi. Ez dute erantzun nahi, zure galderetarako erantzunik ez baitaukate.
Saloiko iraultzaileak ditugu hauek, herriaren abanguardia izateko jaioak, baina ez daude ordaindu beharreko prezioa ordaintzeko prest.
Gainera ez dute inolako arrakastarik lortu: nire inguruan, ZuZeu irakurtzen duen jendeak izan ezik, inork ez du hauei buruz ezer entzun. Anekdota hutsa dira.
Ez galdu denbora haiekin, ez du merezi. Ezinezkoa da entzun nahi ez duenarekin eztabaidatzea, eta ikusten dut zu saiatzen zarela… konbentzitu, ez du merezi. Zure ekarpenak askoz ere baliotsuagoak dira besteontzat, ez galdu denbora abanguardia direla pentsatuz atzean, oso atzean, geratu direnekin.
Eskertzen dizut gomendioa, Darta, baina honek ez dit batere denborarik kentzen benetan garrantzitsuak diren gauzetarako eta galdera berbera luzatzen jarraitzeko asmoa dut erantzuna jaso arte. Publikoki zein pribatuan, berdin zait.
.
Benetako ekarpena egin nahi badiote Euskal Herriari, badute nahikoa zer egin erresistentzia eta desobedientziari ekinez. Serio, ez hauteskunde egunetan mendira edo hondartzara joanez, benetan erresistenteak eta desobedienteak diren ekimenak gauzatzeari buruz ezertxo ere egin gabe.
.
Erresistentzia eta desobedientziari ondorio guztiekin ekiten badiote, ziur bidean topatuko dugula elkar. Bestela, tamalez, ez dut uste.
Ez det esaten PPSOE edo EAJkoak direnik, baina gazteleniaz egindako aldizkarietan EAJk edo PPSOEk bozkatzen duten batzuk abstentziora deitzen dute orain. Euskaldun askotxo ez lukete inoiz PP, PSE edo EAJ (beste EAJ agian bai baina hau ez) bozkatuko eta lortu nahi dute abertzale askotxo etxean gelditzeak. Eta hain “azkarrak” dira ze askok ez dute ezta ezizena aldatzen
Sugar: EhBildukoak, PP eta PsoE-rekin gobernua eginez gero traidoreak izango lirateke, baina momentuan momentuko paktuak eginda, ez? Koherentzia politikan guztiz beharrezkoa da.
Xabi,
badakit Euskal Herritik urrun zarela eta internet dela zuretzako Euskal Herriarekin harremana izateko biderik zuzenena. Tamalez faxismopean hau ez da ideologiaz eztabaidatzeko lekurik aproposena. Etxean bazina eztabaida errazagoa izango lirateke, erakutsi duzun interesa kontutan izanik. Nik “Pueblo y Poder”-en irakurketa gomendatzen dizut (Elkarren erosgai), politkan ez dago erantzun errazik, arlo konplikatua da, batez ere gurea bezalako Herri zapalduan.
Hau da nik zure galderari egin diezaiokedan ekarpena, lagungarri izan delakoan agurtzen zaitut.
Antton
Anekdota hutsa?
Legioa gara, ez dugu ahanzten, ez dugu barkatzen…
Utzi pelikulak ikusteari.
EH Bildu – 27
PNV – 25
PSOE – 12
PP – 9
Ezker Anitza – 1
UPyD – 1
Eta Urkullu lehendakari, espainolismo guztiaren aldeko botoekin.
Pro Libertate Patria Gens Libera State.
Norbaitek azaldu daike 10. galderako erantzuna?
https://zuzeu.eus/2012/10/17/joanes-rodriguez-nik-arnaldo-otegi-politika-egiten-nahi-dut-ikusi-mandela-bezala/
Ai ama, ai ama… Nora doa gure herria?
Zergatik azaldu behar dizu inork? Ez al duzu ulertu, ala? Bere ustez, sinboloek ez dute horrenbesteko garrantzirik. Ni ez nago nago ados. Arazoa betikoa da, sektario hutsak zaretenez, ezin duzue ulertu talde batean denek berdin-berdin ez pentsatzea, areago lau indar politiko biltzen dituen koalizio batean.
Orreaga eta Iparlazaleak: ze iritzi dizue Eskoziak eta Inglaterrak adostu duten erreferendumari buruz?
INDEPENDENTZIA, ONDORENGOEI UTZI BEHAR GENIEKEEN HERENTZIA.
Hizlaria: Pako Aristi. Urriak 24. 19.00etan. Caldereria aretoa.
hizkuntza eskola. IRUÑEA. ORREAGA antolatzailea.
INDEPENDENTZIA DA DEMOKRAZIAREN ABIAPUNTUA.
Hizlaria: Joseba ARIZNABARRETA. Azaroak 09. 19.00etan.
Condestablearen Jauregian. kale nagusia. IRUÑEA.
ORREAGA antolatzailea.
PUBLIKO, PRIBATU?
HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA
ESTATUAREN BEHARRA.
Hizlariak: Ana ABLANEDO eta Naroa ANABITARTE.
Azaraok 16. 19.ooetan.
Condestable Jauregian. IRUÑEA.
ORREAGA antolatzailea.
UEU ziklo barruan.
Nire ustez aukera oso ona izan daiteke han bertan galderak egiteko Eskoziari buruz ta beste gaiari buruz ta zihurtatzeko ORREAGAren izenean haien erantzunak.
Hemen zabiltzatenek ezin duzue erantzun, ala? Zergatik ez? Ez dakizue erantzuna? Halere, ohar bat, infanzoi hori: ZUZEUn badago leku bat hitzorduak egiteko. Bien bitartean, irakurri berriro galderak eta saiatu erantzuten. Latinez ere dakizunez, ez da lan handia zuretzat.
Erantzun nahi nizuke g.etxague, baina horretarako informazio gehiago behar dut: galdetzen duzuenan “1) …zure nahiarekin bat ez datozen guztiak etsaiak al dira? Adibidez, Joanes?”… zer da zuretzako etsaia? etsai dialektikoa? guda etsaia (negoziatu ezin dena, soilik kontra egin)? Etsaia ez dela badiot, zer irudikatu behar da, laguna dela? bere iritzia nirearen gainetik jartzen dudala? pareko? Aldiz, etsaia dela badiot, bere iritzia nirearen azpitik jartzen dudala irudikatuko duzu?
Hori esanda, ez dakit balioko dizun baina nik honela ikusten dut asuntoa: nire etxeko balkoian zer jarri nik erabakitzen dut. nire udalerriko udaletxean zein bandera jarri herrikideon artean erabakitzen dugu. pertsona bat boto bat. nik EHBilduri botoa eman nionean irudikatzen nuen bandera españolik gabeko udaletxe bat, baina ulertzen dut, EHBilduri botoa eman dioten denek ez dutela zertan berdin pentsatu. Berdin pentsatzen ez dutenak ez ditut etsai kontsideratzen baina bere iritzia kritikatzeko askatasun eta asmo osoa daukat.
Bigarren galderari dagokionez, “2) …etsaiak ez badira, zer egin daiteke etsaiak izan gabe zure nahiarekin ez datozenekin? Politika, behintzat, ez” utzidazu beste galdera batekin erantzuten, – politika zergatik ez?
Ondo iruditzen zait erantzutea, baina lehendabizi jakin nahiko nuke noiz galdetu dizudan zuri ezer. Bi kontu nahastu dituzu erabat. Nik beste gai batean, Joanes Rodriguezi eginkado elkarrizketan, Fermin Galparsoro Orreagako kideari honako galdera egin nion:
.
“Polika biolentziaren bidez edo berorren mehatxuaz arerioak zure nahia onartzea bada (eta nahiak denak dira, baita udaletxeetatik piperpoteak kentzea ere; zer esanik ez, estrategia)…
1) …zure nahiarekin bat ez datozen guztiak etsaiak al dira? Adibidez, Joanes?
2) …etsaiak ez badira, zer egin daiteke etsaiak izan gabe zure nahiarekin ez datozenekin? Politika, behintzat, ez.”
.
Galderak ez zuen banderekin zerikusirik, Orreaga eta Iparlazaleek (gauza bera dira) behin eta berriro egiten duten baieztapen honekin baizik: “Polika biolentziaren bidez edo berorren mehatxuaz etsaiak zure nahia onartzea da”. Hau kontuan hartuta nik ondorioztatzen nuen Joanes ere etsaitzat hartzen zutela, Joanes eta Iparlaren planteamenduarekin testuarekin bat egiten ez dugun guztiok. Galdera Fermini egin nion, eta ez zuen erantzun, noski. Argituko dizut nik ez dudala inor etsaitzat hartzen nirekin ados ez egoteagatik, ez horregatik bakarrik. Lehendabizi zein den desadostasuna ikusi behar dut: helburuak, lehentasunak, estrategiak… Estrategian edo lehentasunetan ados ez bageunde, adibidez, ez nuke etsaitzat hartuko. Kontua nahiko argia iruditzen zait, baina iparlazaleak ez dira erantzuteko gauza. Zergatik ote?
.
Bestalde, piperpotoaren kontuarekin argituko dizut ez nagoela ados Joanesekin, sinboloak oso garrantzitsuak dira. Orduan ere esan nuen. Arazoa da nahiak, helburuak eta estrategiak etengabe nahasten ditugula herri honetan. Espaniak bere trapua inposatzen digu eta guk segituan heltzen diogu amuari: Espaniaren kontra egin beharrean, gure artean hasten gara borrokan. Ez gara batere bizkorrak. Nik hor utziko nituzke piperpoteak independentzia lortu arte, logikoa ere bada, baina bien bitartean ez nuke egun bat bera ere pasatzen utziko inposaketa hori salatu gabe, deklarazio guztietan, prentsaurreko guztietan…: “Espaniak gure udaletxean bere bandera inposatzen digun bezala, orain…”, horrela hasi beti. Piperpote horiek Espaniaren okupazioaren eta totalitarismoaren ikur bihurtu behar ditugu. Herritar orok piperpoto baten azpian pasatzen den guztietan burua altxatu behar du eta nazka sentitu, tu egin eta independentzia aldarrikatu, txapelokerrak ikustean bezala. Arazoa, beraz, ez da piperpoteak uztea ala kentzea. Benetako arazoa ohitzea da, normaltzat hartzea, paisaiaren osagarritzat hartzea.
Nik erantzun izana zure 15.1 eta 13.1 iruzkinen ondorio da. Niri zuzenean ez didazu galdetu, baina “hemen dabilen inork” diozunean identifikatuta sentitu naiz. gaia ere 13. iruzkinean aipatzen dena hartu dut. ez Ionen artikulu hau (barkatu ahal dit).
Egia esan ideiarik ez zein den “iparlazaleak” , ez zein den bere pentsakera. “Politika biolentziaren bidez edo berorren mehatxuaz etsaiak zure nahia onartzea da” esloganarekin ez nago ados. Ez baldin bada “demokratek” askotan biolentzia erabiliz herri honi egin diotena “politika demokratiko gisa” saldu diguten ideia adierazteko. Esloganak baino gehiago iradoki dit zure galderak, eta horregatik heldu diot horri. Etsaia hitza asko erabili dugu gure artean, gehiegi agian.
Hobe duzu Iparlazaleen eta Orreagazaleen berri izan gabe jarraitu, ez dizute-eta probetxuzko ezer ekarriko. Etsaien kontua gustatu ez bazaizu, esango dizut iparlazaleek esaten duten gauzarik suabeenetarikoa dela. Beste perla batzuk: Ezker Abertzaleko espetxeratuek ondo merezita omen daukate zigorra korruptoak eta sistemaren aldekoak izategatik; Euskal herrian errolda (zenso) berria egin behar omen da, abertzaleak eta independentistak bakarrik kontuan hartuko dituen errolda; helburu politikoak lortzeko bide bakarra biolentzia (lehen indarkeria esaten zuten lasai asko) omen da… Bazterrak nahastea beste helbururik ez daukate, eta galdera egiten diegunean belearena egiten dute azkar asko. Horregatik esaten nuen nik hori 15.1 iruzkinean, Obanoseko infanzoiak (hau ere iparlazalea da) 15. iruzkinean galdera guztiak argituko omen zireneko hitzaldia iragarri zuelako. Ziur egon herri honetan lehendabizi lortuko dugula independentzia iparlazale bati erantzun garbia ateratzea baino.