GHK versus PP

GHK versus PP

GHK versus PP

Burmuineko neuronen artean (niri gutxi gelditzen zaizkit baina erlazioan daude…)  batzuetan horrelako konexio xelebreak ematen dira eta nirean duela egun batzuk honako hau eman zen.

Duela hilabete edo albistegietan jakin genuen PPk dituen ustelkeria kasuetako baten harira, epaileak Partidu Popularra ikertu moduan (garai bateko inputatua) deklaratzera deituko zuela, bere egoitzan zeuden ordenagailu batzuetako informazioa nahita ezabatu zela uste zelako (Albistea 1).

Ordenagailuak, ezabatutako informazioa, epaitegiak, leporatzeak, ustelkeria… albistearen berria jakitean ezinbestez gurean, hain zuzen  GHK tartean dela (Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa), izandako beste albiste batekin erlazionatu nuen (Albistea 2). Berrian Iñaki Petxarromanek ederki azaltzen digunez,  ustez GHK ko langile batek fitxategi batzuk ezabatzeak zenbait delitu suposa ditzake eta aurreko legegintzaldian (2011-2015) auzibidea hartu zuen aferak, baina hara non, gaurko GHK ko agintariek salaketa hori kendu dute. Albistean irakurri genezake Ertzaintzarentzat lan egiten duen peritu batek frogatutzat ematen du fitxategi horiek ezabatu zirela, guztira 69.000…

Badirudi batean fitxategiak ezabatzea, estatu mailako partidu bat, botere handia duena, ikertzeko nahikoa arrazoi dagoela. Gurean berriz, erakunde publiko bateko langile batek bertako  ordenagailu batetik fitxategi pilo bat besterik gabe ezabatzeak ez dela zertan aztertu. Aferak auzibidea hartu zuenean  fiskaltza ere gaia aztertzearen alde zegoen, ez dakigu orain zer esango duen baina oso harrigarria egiten zait kasuek dituzten antzekotasunak eta batzuen eta besteen jarrera desberdinak. Partidu Popularraren kasuan erakunde pribatu bateko ordenagailuak dira eta bestean erakunde publiko batekoak… azken honetako ordenagailu bateko 69.000 fitxategi ezabatu ziren (frogatuta dago) eta ez da ezer ere gertatu??? Oraingo GHK ko agintarientzat hori normala ote da?? Ohikoa??? Hobe da hori ez aztertzea?? Langile horri egindako lanaren ordaina zor zaio?? ez dakit, baina niri susmo txarrak besterik ez zaizkit bururatzen…

Horrela lotu nituen bi albisteak… baina lotzen lotzen hasita… PP… osasunaren pribatizazioa… auzibideak… ustelkeria… eta  GHK… Hondakinen gatazka deitutakoa… Ereduak… erraustegia… eta uuuuiiiii!!!! Pribatizazioa!!!! OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA???? Erraustegiak osasuna kaltetzen duela frogatuta dagoen honetan… (Argian) GHK ko egungo agintariek (EAJ eta PSE) gure osasunari kalte egiten dion eraikin bat esku pribatuetan utzi nahi dute??? eta hori PPri ez zaio gustatzen??? (Albistea 3)

Lotura hauek egitea ez dakit osasuntsua den…

GHK versus PP

erraustegia, ezabatu, Ordenagailuak, osasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude