Gertatzen ari da

Gertatzen ari da –

Gertatzen ari da

Zure medikua ikusi behar duzu. Telefonoz deitu duzu (dohainik ez den zenbaki batera) eta itxaroten 15 minutu egon eta gero erran dizute zuzenean joan behar duzula hitzordua eskatzera. Ilaran jarri zara. Manpara baten gibelean dagoen bati zure sintomak kontatu dizkiozu. Guztiok entzuten ditugu guztion sintomak.

Intimitatea bigarren mailan gelditu da. Manpara atzeko pertsona ez da zure medikua, ez da zure deus ere, baina erabaki du (batek daki zein irizpiderekin) merezi duzun ala ez kontsultara pasatzea. Gauza batzuen eta bertzeren artean ordubete iragan eta gero, etxera bidali zaituzte: “deituko dizute”.

Medikuak deitu dizu: “Baina horretarako ikusi behar zaitut”. Bazakiat, ostia, bazakiat. Horrexegatik joan nauk hitzordua eskatzera.

Kontakizun hau ez da nirea. Baina izan zitekeen. Zurea ere izan zitekeen bezalaxe, azkenaldian halako asko irakurtzen eta entzuten ari baikara. Zer ari da gertatzen?

OHARRA: Lehenbiziko hiru paragrafoak @marrakatue txiolariak idatzi ditu. Hari hartu dizkiot. Neuk euskaratu baino ez ditut egin.

 

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 11koa]

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.