Gerra hemen hasten da
Gerra hemen hasten da –
AntimilitaristakEH-ren eskutik “La Sapa de los Aperribay. La Guerra Empieza Aquí” liburuaren aurkezpen irekia egingo da maiatzaren 20ean Donostian.
SAPAren historia adibidetzat hartuta, gerrarako euskal industriaren funtzionamendua biluztu nahi du liburu honek, Aperribay familia SAPAn sartu zenetik eraiki eta ehundu dituzten estrategia eta babesen bidez. Bere ekoizpena, esportazioak, jasotako diru-laguntzak, enpresaburuen eta politikarien arteko harremanak eta ekonomikoki mantendu ahal izateko erabilitako bitartekoak eta “kasu arraroak” aztertzen ditu. Aldi berean, bai SAPArentzat bai armagintza osoarentzat, ekoizpen militarra ekoizpen zibil bihurtzea proposatzen da.
Liburua Euskal Herriko talde antimilitarista guztien lankidetzaren emaitza da.
Aurkezpena maiatzaren 20an izango da Donostiako Kaxilda liburudendan, 18.30ean.
Gerra hemen hasten da