[Dona Dona Katona] Poltsak eta arropak kolorez jantzi

[Dona Dona Katona] Poltsak eta arropak kolorez jantzi –

[Dona Dona Katona] Poltsak eta arropak kolorez jantziDona Dona Katona zikloaren bigarren sormen lantegia izango dugu datorren maiatzaren 20an Oihaneder Euskararen Etxean: Poltsak eta arropak kolorez jantzi!

Udaberriko kolore biziak erabilita, osagarri ezberdinak margotzeko lantegia izango da honakoa. 17:30etatik 19:00etara, ordu eta erdiko iraupena izango du lantegiak eta 4 eta 10 urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzenduta egongo da.

Gela horiako kideek dinamizatuta egongo da lantegia. 2020ko abenduan ireki zen sormen-gunea da, eta astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatzen dituzte.

Doako lantegia da, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango denez, izena eman beharko da aurrez. Dagoeneko izena emateko aukera irekita dago.

 

 

[Dona Dona Katona]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude