Gernikako Arbolaren aldeko proposamena
Gernikako Arbolaren aldeko proposamena –
Gernikako Arbola gerra karlisten sasoian sortu zen, eta halere bai karlistek eta bai liberalek abestuko zuten laster. Hegoaldeko euskaldunen artean zabaldu zen, eta iparraldean ere bai, eta munduaren bestaldera joandako euskaldunek ere hartu zuten sorterriaren himnotzat. Abesti hori gauza izan zen luzaroan euskaldunen bihotzak bateratzeko: Espainia monarkikoaren aldekoak nahiz euskal herriaren independentzia imajinatzen zutenak, Frantzia errepublikanoa nahi zutenak nahiz komunista edo anarkista internazionalistak.
Bazirudien Gernikako Arbola zela euskaldunen berezko himnoa. Baina orain berrogei urte, instituzionalizazio berrian, beste himno batzuk ofizialdu ziren eta, apur-apurka baztertu zen Gernikako Arbola. Euskal Autonomia Erkidegoak Eusko Abendaren Ereserkia hartu zuen himnotzat 1983an, eta Nafarroako Komunitate Foralak Korteetako himnoa aukeratu zuen 1986an. Hirugarren lurralde euskalduna, Euskal Elkargoa, himno ofizialik gabe dago oraindik. Baina aurreko biak ere Euskal Herriaren zati batekoak dira. Euskaldunok baditugu gure herrialde guztietan errotu eta zabaldutako abestiak: Agur Jaunak, Eusko Gudariak, Txoriak txori, eta abar, baina herri himno tradizioa eta onarpen orokorra Jose Maria Iparragirren Gernikako Arbolak izan du.
Mila literatur aipamen bildu daitezke Gernikako Arbolaz. Miguel Unamunok sarritan aipatu zuen; askatasunaren zuhaitzaren fruitua munduko herrialde arraroetan zabaltzearen ideia gustatzen zitzaion berari bereziki. Félix Urabayenek idatzi zuen, euskal lurraldeetan, baserririk urruneneko baserritarrik ilunenak ere ezagutzen zuela abesti ikaragarri hori. Roberto Arltek Aguafuertes vascas liburuan Gernikako Arbola “euskaldunen Marsellesa” izendatu zuen, halako garrez abesten baitzuen jende guztiak. Martha Gellhornek The heart of another ipuin liburuan kontatu zuen Chicagoko Rainbo Garden frontoian entzun zuela, hango pilotariak eta gero senarra izango zuen Ernest Hemingway ezagutu zituenean: bazioen han, euskaldunen himnoa harrotasunez, errespetuz eta minez abesten zela. Eta abesti hain ederra hain ondo abesten entzunez konturatu zela euskaldun haiek sorterria benetan maite zutela.
Euskaldunek zatiketa historia luzea bizi izan dugu, zoritxarrez. Geure arteko borroka aldiak ere bai. Elkarbizitza baketsu eta onuragarria ez da berezkoa, baizik behin eta berriro eraiki beharreko zerbait. Gure zabalera zatituaren, aniztasun kulturalaren eta proiektu politiko diferenteen gainetik, komunitate bat dugu, eta sinbolo komun eta adostuak izatea komeni zaigu. Horregatik proposatzen dugu euskaldun guztien himnotzat Gernikako Arbola. Musikari-talde handi batek egindako hasierako proposamena historialari ezagunek eta kultura eragile ugarik babestu dute. Euskal idazleok ere bat egin nahi dugu adostasun sinboliko horren alde.
Joxean Agirre
Maribel Aiertza
Jon Alonso
Martín Anso
Pello Añorga
Joxe Agustín Arrieta
Ignacio Amestoy Eguiguren
Iñaki Arranz
Joseba Aurkenerena
Eneko Barberena
Pablo Barrio
Marie Jose Basurco
Koldo Campos Sagaseta de Ilurdoz
Antonio Casado de la Rocha
Jean-Louis Davant
Arrate Egaña
Iñaki Egaña
Juan Martin Elexpuru
Idurre Eskisabel
Kris Etxabe
Eneko Barberena
Jose Ramón Etxeberria
Xabier Etxeberria Garro
Luzien Etxezaharreta
Fátima Frutos
Aintzane Galardi
Lander Garro
Garazi Goia
Ione Gorrostazu
Miren Gorrotxategi
Mikel Hernández Abaitua
Iñaki Irazabalbeitia
Joxe Iriarte Bikila
Joxe Mari Iturralde
Irati Jimenez
Edorta Jimenez
dJosu Jiménez Maia
Colette Larraburu
Anjel Lertxundi
Eukene Lizeaga
Patxi López de Tejada
Toti Martínez de Lezea
Luis Martínez Garate
Ainara Maya
Jon Maia
Xabier Mendiguren
Antxine Mendizabal
Jesus Mari Mendizabal Bizargorri
Inazio Mujika Iraola
Iñaki Odriozola
Jesús Mari Olaizola Txikilu
Markel Ormazabal
Txomin Peillen
Alvaro Rabelli
Paddy Rekalde
Eider Rodríguez
Andoni Salamero
Miguel Sánchez Ostiz
Rubén Sánchez Bakaikoa
Joseba Sarrionandia
Xabier Soubelet
Pako Sudupe
Mikel Soto
Mikel Taberna
Garbiñe Ubeda
Joseba Mikel Ugalde
Rafa Ugalde
Patxi Zabaleta
Markos Zapiain
Edu Zelaieta Anta
Esther Zorrozua
Koldo Zuazu
Iñaki Zubeldia
Maddi Zubeldia
Puri Zugasti
Joseba Zulaika
Gernikako Arbolaren aldeko proposamena
Eskerrik asko sinatzailei. Ea aurrera ateratzen den.