Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu aurten

Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu  –

Uztailaren 21etik 25era egingo den Donostiako Jazzaldiak 60 kontzertu eskainiko ditu hiriko 8 agertokitan.

Arlo Parks-ek eta Mulatu Astatke-k ezin izango dute jaialdian parte hartu, eta beraien partez Jose James eta Chucho Valdes arituko dira Donostian. Azken honi, Chucho Valdes piano jole kubatarrari, eta La Locomotora Negra tade kataluniarrak jasoko dute Donostia Jazzaldia saria.

56. Jazzaldiak APP berri bat izango du erabilgarri.

Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu aurten

Aurtengo Jazzaldiak goi-mailako artista ugari izango ditu, zortzi agertokitan barreiaturik: Trinitate Plaza, Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Kursaaleko terrazak, Chillida Leku eta Kutxa Kultur Tabakalera. Bertan 60 kontzertu emango dira; horietatik 29 doakoak izango dira, 4 familientzat Txikijazzen barruan, eta 8 JazzEñe-renak —aurten Jazzaldiaren barruan egingo den Jazz espainiarraren lagina—. Gainera, Jazzaldiarekin batera, aurten Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Jazzinema zikloaren bosgarren edizioa egingo da. Zikloak 7 film eskainiko ditu, non zinemaren eta jazzaren arteko harreman bikainez gozatu ahal izango den.

.

Azken orduko aldaketak

Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu aurtenArlo Parks eta Mulatu Astatke, biak ere Britainia Handikoak, haien herrialdeko Covid-19ari buruzko araudiari begira egon dira eta, azkenean, Jazzaldiko beren kontzertuak ezeztatu behar izan dituzte, bestela berrogeialdia pasa beharko baitzuten itzuleran.

José Jamesek ordezkatuko du Arlo Parks Kutxabank Kursaal Auditorioan (ondoko argazkian), egun eta ordu berean, eta prezio berean; eta Mulatu Astatke ordezkatuko du artista Chucho Valdések Trinitate Plaza Keler-en, egun eta ordu berean eta diru zenbateko berdinaz.

.

Donostia Jazzaldia Saria

Donostiako Jazzaldia sariak jazzari eskainitako bi ibilbide luzeri esker ona adierazteko emango dira, bata bakarkakoa, Chucho  Váldés musikariari; eta bestea taldekoa, La Locomotora Negra taldeari.

Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu aurtenDionisio Jesus Valdes Rodriguezek, Chucho Valdes (ondoko argazkian) bezala ezagunagoa denak, Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du, bere aitak, Bebok, jaso eta ia hogei urtera; edizio hartan, aitak eta semeak kontzertu gogoangarri bat eman zuten, 38. Jazzaldian. 

La Locomotora Negra Kataluniako jazz talde beteranoenetako bat da. Aurten, bere 50. urteurrenarekin batera, big band honek agertokietara azken aldiz igotzea erabaki du, eta Jazzaldiak taldeak egindako ibilbidea aitortu eta eskertuko dio Donostiako Jazzaldia Saria emanez.

.

Streaming bidezko aukera eta APP berria

Kontzertuetara hurbildu ezin duten jazz-zale guztiei eskuragarritasuna eta gozamena errazteko, Donostiako Jazzaldiak 18 artistaren kontzertuak streaming bidez emango ditu doan. Trinitate Plaza Keler-en emango diren 9 kontzertu eta FCC Victoria Eugenia Antzokian —aurten bertan egingo da JazzEñe-ren VII. edizioa— emango diren kontzertu guztiak jarraitu ahal izango dira. Streaming-erako sarbidea gure webgunearen, gure app-aren eta Youtubeko gure kanalaren bidez egongo da eskuragarri.

Gainera, Guuk enpresak App bat garatu du Donostiako Jazzaldirako, zaleek jaialdia inoiz baino gehiago eta errazago disfrutatu ahal izateko.

Jazzaldia APPa App Stores nagusietan dago eskueran, eta hauexetarako balioko du: berrikuntza zein albiste guztien berri ezagutu; kontzertuak streaming bidez ikusi; artistei buruzko informazioa eskuratu; artistak, albisteak eta ekitaldiak gogokoetan gorde, era horretan jakinarazpen pertsonalizatuak jasotzeko; programa interaktibo baten bidez, programazioa ikusi; jakinarazpenak jaso; ekitaldien informazio osoa biltzen duen mapa batez orientatu; gure enpresa eta erakunde babesleei buruzko informazioa eskuratu; etab.

 

Jazzaldia APPa hemen daukazu eskuragarri:

IOS – ANDROID

Jazzaldiak Chucho Valdes eta La Locomotora Negra sarituko ditu aurten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude