Georges Moustaki Aurore Martin kasuaz LeHuffingtonPost-en
Georges Moustaki poeta eta kantariak, artikulu bat idatzi du LeHuffingtonpost frantsesean. Kexu ageri da Hollandek emandako prentsaurreko handian, lehor eta burokratikoki baizik ez zelako aipatu Aurore Martin-en estradizioaren kasua.
Gainera dio, Valls Ministroari “sasikume” deitzeko tentaldiari ere aurre egin behar izan ziola, jakinekoa baita Martin estraditzatzeko erabakia aurrez zegoela hartua. Kexu da Moustaki ezkerreko jendeak ez duelako erantzun, afera fite egin delako eta erreakziorik ez delako egon ia.
Halaber dio ez duela arrazoi pertsonalik afera honetan, baina enpatia sortzen diola berak frankismo garaian borrokatu zuen justizia espainiarraren esku utzitako orok. Harriturik dagoela ikusirik nola onar dezakeen halako zerbait jatorrizko bere herrian presoak nola tratatuak izaten diren badakien kataluniar sozialista batek eta, batez, ere Hollanderen “inuxentekeriak” asaldatzen du, gaizoak pentsatzen baitu bere lekura itzuliko dutela Aurore Martin, dossierra aztertu eta gero.