Genozidioa
Genozidioa –
Gaur Maccabi Tel Aviv, Israelgo enbaxadore den saskibaloi taldeak, Baskoniaren aurka jokatuko du Gasteizen eta urtero bezala, BDZ-Araba (Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) eta Indar Baskonia taldeek ekintzak burutuko dituzte.
Gasteizen ongi etorriak ez direla jakin dezaten pabiloian 5 minutu berandu sartzeko eskatu da, baita kanpoko taldeak baloia duen bakoitzean GENOZIDIO hitza oihukatzea eta Palestina edo Hegoafrikako banderekin sartzea ere (azken hau herrialde honek Nazioarteko Justizia Auzitegian egindako salaketa txalotzeko). Izan ere, azken 4 hilabeteetan 26.500 pertsonatik gora hil ditu Israelgo armadak, haien erdia haurrak direlarik.
Egoera hau ez da berria Palestinako herriarentzat. Duela 75 urte hasi zen haien aurkako garbiketa etniko edo Nakba. Hamarkadetan luzatzen ari da egoera hau, baina urritik hona palestinarren aurkako GENOZIDIOA areagotu egin da. Tamalez, sionismoak gure gizartean onarpen handia duenez, askori kosta egiten zaio GENOZIDIO bat egiten ari direla baieztatzea.
Maccabik, Israelgo estatu sionistak egiten duen moduan, bere arauak inposatu ohi ditu doan leku bakoitzean. Espero dut hauek ez daitezela Gasteizen beste behin ezarri eta Baskonia zaleok askatasunez adierazi ahal izatea gure ezinegona egoera honen aurrean.
Ez gaitezen egoera honen konplize izan eta salatu dezagun: ez da gerra bat, GENOZIDIO bat da! Aski da!
Nahiago nuke inor partida ikustera joan ez baledi.
Euskal taldeetako jarraitzaileak jazartzen dituzten Frente Atletico-koak bezalakoak zarete.
Mikel maitea,
Zure antisemitismo obsesiboak ez dizu bizitzaz gozatzen uzten. Disfruta ezazu gehiago, gorroto ezazu gutxiago, hobeto sentituko zara.
Irudi ederra utzi zenuten atzo zaleek, munduak eta palestinarrek ikusi dute euskal herritar askok ez dugula 75 urte luze iraun dituen genozidio hau onartzen, beste keinu bat izan da norabide horretan. Milesker Markel, zorionak eta aurrera!
CAF aurrera, nire antisemitismoa ez da obsesiboa, ez eta nire diru zaletasuna ere. Nire antisemitismoa kontrolatua da, eta nire diru zaletasuna baldintzatua. Nire antisemitismoa urriaren bigarren astean handitu zen, ordura arte infinitesimoa izaki. Egia esan, ez naiz “antisemita” etimologikoki, baizik eta antierailtzaile. Israelen dauden erailtzaileak semitak balira, agian… baina diruzale hutsak baitira!
Nire diru zaletasuna baldintzatua da; ez dut diruaren, negozioaren truke edozer egiten, ez eta inor mintzen ere, baina eta inor mintzen uzten ere, edo hala saiatzen aniz. Edonola ere, nire diru zaletasunak ez du laguntzen genozidio bat egiten. CAF aurrera, aurrera doa Israelen morroi, bezero bezainbeste, baldin eta 30.000 edo 50.000 Palestinarren biziak etenaraztea negozioa baino garrantzi gutxiago badu. Eta CAFen antisemitismoa bazter utzita, noski, diruaren txintxin adituta.
Gustura bizitzen uzten ez nauena, egun hauetan, sionismo maltzur eta hiltzailea egiten ari den guztia da. Ez dadila CAF aurrera, inor nitaz arduratu; hobe munduan egiten diren sarraskiez, nire antisemitismoa ez baita inorentzat arazo, ez eta zuretzat ere.
Irudi penagarria atzo eman zena. Gure tximarrasta burgeskumeei esker munduak badaki yihadismozale itsuak garela. Agian itxaropena dugu gure terrorista txepelek lortu ez zutena, basamortuko goatfuckerrek lortuko dutela.
Mikel, diozu:
“nire antisemitismoa urriaren bigarren astean handitu zen”.
Zer ba, emakume bortxatuen irudiek eszitatzen zaituzte? Bahitutako ume juduek palestinarrago sentiarazten zaituzte?
Laguntza behar duzu.
CAFaurrera, jentilak animali inozo batzuk garelaren ustea oso hedatua da zuen komunitateetan, baina ez gaitzazu horren inozotzat hartu ere…
CAF aurrera,ez dut ikusi horrelako irudirik; aldiz, ikusi ditut israeldar “demokrata” armatuek Palestinarrak zulo batera ostito batez botatzen eta gero tirokatzen. Ikusi ditut ume jaio berri “oso kulpableak” fosforo bonbez erreta,ikusi ditut israeldar bahituak “yihadistak” goxoki agurtzen,bahituratik ateratzean. Ikusi ditut Israeldar buruek sekulako erokeriak esaten. Ez dut ikusi buru mozturiko umerik. Tunelak bai, ikusi ditut; badakizu non? herriko ferian jarri ohi duten tren txu-txuan.
Berriro ere: beharbada laguntza behar dut, baina ez dizut zuri eskatuko, okupatuta baitzaude tranbiak egiten Palestinan, eta gainera, ez da zure ardura. Ez eta eztabaidaren gaia. Itzuli gaira, ni baino garrantzitsuagoa da eta.
Ez DA eta eztabaidaren gaia.
Joanesek aipatutako burua moztutako haurren irudirik edo froga fidagarririk topatu ez den bezala, Mikelek aipatzen dituen irudiak nik ikusi nituen berberak badira, hoiek ere manipulatuak daude. Whatsapp taldeetan zabaldu ziren exekuzioen irudien azpian israeldar armadak burutu zituela idatzi zen eta handik gutxira 2013an Siriako Al-Assaden armadak Tadamonen, Sirian bertan, burutako exekuzioen irudiak izan zirela frogatu zen. Irudi hauek iaz ‘The Guardianen’ argitaratu ziren eta Al-Assaden gerra krimenen ikerketen inguruan. Hemen duzu esteka Mikel, ia zuk aipatutako irudi berak ote diren ikusteko:
https://youtu.be/g5mbwqKT5Y0?si=jC1bPrbC_G4BMbRV
Beraz, kontuz, manipulazioak alde guztietatik daude eta. Argi dagoena da, kontu honetan Hamasen basakeria aitzakia dela Palestina errotik ezabatzeko. Zisjordanian ez dago Hamasik eta hala ere kolono ilegalak gero eta lur gehiago lapurtzen darraite.
Zisjordanian badaude Hamasen inguruko taldeak
Ez dira egongo ba! Eta Israelen eraso eta lurren lapurketekin gero eta gehiago egongo dira. Baina momentuz talde armatuak dira, ez daude boterean. Azken baten hori da Israel Zisjordanian bilatzen ari dena. Palestinarren erradikalizazioa hauspotzen ari da Zisjordania bereganatzeko aitzakia izateko.
Bai, horiexek dira nik aipaturiko irudiak. Alabaina, ikusitako beste asko ez dira faltsuak edo beste tokitakoak: umeak, familiak, eskolak eta unibertsitateak, ospitalak eta auzo osoak suntsituak, rabinoek eta Israeldar buru politikoek esandako astakeriak… eta batez ere, 75 urteko historia. Iristen den informazioa, mumndu guztira zabaltzen dena, inork gezurtatzen ez duena. Eta gainera, bada Israelen Gazan ekonomia normalik ez egotea Palestinarren errua dela esaten duenik…
Denokgaude egun arrisku horretan, alegia, informaqzio faltsua edo irudiak ez dagozkien hitzei estekatuak… zoritxarrez, ez dago gure esku horiek denak atxematea.
Ez da, haatik, jarrera aldatu beharrik hirugarren batek desinformazioa egiten duelako. Bestela, sionismoaren eta genozidioaren teorikoei men eginen baikenieke.
Gerran, lehenengo biktima egia da (Eskilo)
Eskilok esan ez zuena, eta nahiz eta beharbada bi alderdiek egia erailtzen duten, hildakoetarik egia bera dela berpiztu daitekeen bakarra!
CAFek saria lortu du, hau kasualitatea! Bloomberg dio CAF oso cool dela eta akzioak erosteko gomendioa % 97 dela, gainerako %7 akzioak mantentzekoa. Burtsan % 48 igo dela urte eta erdian, eta karteretan eduki beharrekoa dela.
Merkatuko analisten adostasunez, iraunbidezko garraio eredua dela… buatxabal, ez dioena da ea Palestina ere iraunbidezko herrialdea den, CAFen garraio sistemak iraungo duen Palestinak baino aise gehiago…
(iraunbidezko nire ekarpena da “jasangarri” gaiztoaren ordez)