GAZTEZULO 176. aurrerapena

GAZTEZULO 176. aurrerapena

GAZTEZULO 176. aurrerapenaOporren bueltako ajea gainditu ezinik zabiltza? Irailerako prestatu dugun GAZTEZULO aulkitik altxako zaitu kolpe batean! Hemen duzu 176 alearen aurrerapena. Adi berrikuntzei!

Hilabete honetan Udane Juaristi margolaria elkarrizketatu dugu. Hiri-paisaia koloretsuak margotzen ditu margolari azkoitiarrak, collage bidez; bere obretan islatzen duen alaitasun berberaz egin digu arrera.

Galder Izagirrek kaleko hormetan aurkitutako altxorrak aurkeztu dizkigu PARETAK MINTZO BITEZ  izeneko erreportaje fotografikoan.

Ezagutzen al dituzu Tio Teronen Semeak? Dantzari talde bihurriak herrietako plazak eta sare sozialak astindu dituzte!

Alter Ego atala estreinatu dugu! Mikel Pagadi aktore eta gidoilariak bere ezkutuko afizioaz hitz egin digu; ezetz asmatu!

Sutan jarriko zaituzte gure atal berriek! Joseba Sacristanek tenperatura igo du Sexumaton atalean, eta Zulobero kontaketa erotikoen atala estreinatzeko luxuzko kolaborazioa dugu, Itxaro Borda!

Ez galdu hilabete honetako lehiaketa! Ikasturte berriari gogoz heltzeko FIT BIT podometroa irabazi nahi? Ba badakizu, sartu gaztezulo.eus webgunean eta erantzun hilabete honetan proposatzen dizugun galderari. EZIN ERRAZAGOA!

Eta gogoratu! Kontzertuetarako sarrerak, arropa, osagarriak, diskoak, liburuak eta beste hainbeste opari nahi badituzu, GAZTEZULOko harpidedun baino ez duzu egin behar; urtean 22 euro besterik ez dira. ZEREN ZAIN ZAUDE?

 

GAZTEZULO 176. aurrerapena

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.