Gaztelera jakin behar al da lehendakari izateko?
Gaztelera jakin behar al da Lehendakari izateko? –
Youtubeko Euskara Satorra kanalean, euskara irakasten saiatzen garen arren, gaurkoan gaztelania pixka bat irakasten saiatuko gara, azken aldian gizartean sumatu dugun kezka bati erantzuna emateko asmoz. Izenburuan ikusi duzun bezala, egunen batean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa edo Nafarroako lehendakari izan nahi baduzu, gaztelania jakin beharko duzu, horrela baitio Espainiako Konstituzioaren hirugarren artikuluak:
“Gaztelania da Estatuko hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute hura ezagutzeko betebeharra eta hura erabiltzeko eskubidea.”
Horregatik, gaur egun, lehendakari izateko beharrezkoak diren 10 hitz azalduko dizkizugu. Entzun itzazu guztiak eta gehitu zurea!
https://www.instagram.com/euskarasatorra
https://euskarasatorra.blogspot.com
euskarasatorra@gmail.com
Gaztelera jakin behar al da lehendakari izateko?