[Putzutik Plazara] Zaharrak berri eta KLIKA Korrika #podcast

KLIKA Korrika –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


KLIKA Korrika

“Klika” 2019ko Korrika-ko kantuak hautsak harrotu zituen. Kantu hura abiapuntutzat hartuta, euskararen eta modernizatzearen arteko lotura aztertzen da podcast honetan. Nork defendatzen du tradizioari estuki jarraitzea? Nork aldarrikatzen du berritzea? Zertaz ari gara tradizioaz ari garenean? Zer ulertzen dugu berrikuntzarekin?

Galdera horiei erantzuteko, hainbat lagunekin hitz egin dugu: Asier Arrondo, La Furia, Mademoiselle, Kevin Magallanes, Aritz Alustiza, Julen Telleria, Asier Lopez, Xabier Zabaleta eta Nora Arbelbide.

 

Podcastaren egileak: Gontzal Belategi Zubia, Naroa Alijostes Sanmiguel, Olatz Alberdi Garmendia, Lucia Bisquert Lopez, Jon Sagarna Alustiza

KLIKA Korrika

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak