Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa arrakasta handia izaten ari da
Eusko Jaurlaritzak otsailean aurkeztutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa arrakasta handia izaten ari da. Egunez egun haren kalitatea hobetzen ari da, zehaztasun handiagoa du eta gero eta jende gehiagok erabiltzen du. 2013aren erdialderako, euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara itzulpen-noranzkoak gehituko zaizkio itzulpen-sistemari, gauzak ondo bidean.
Bai, nabaria da hori. Hor barrena oraindik ikusten ditugun “itzulpen” kaskarretan ikusten da asko erabiltzen dela. Lagin arin bat, Mihiluze saioko zazpikietan.
.
Baina, tira, ikaragarri hobetu du, bai. Oraindik “mañana y tarde” “bihar eta berandu” itzultzen du, alternatibarik eman gabe. Nabari da bozka-bazkan gaudela!