Gaurko egunkarien azalak: Lou Reed eta AVT
Gosaltzen gaurko prentsaren azalei erreparatuta, bi dira guztietan errepikatzen diren gaiak: Lou Reeden heriotza eta igandeko Madrilgo manifestazioa. El Paísek eta El Mundok bigarren planoan utzi dute igandeko AVTren manifestazioa, Kataluniari edo NSAren espioitzari garrantzia emateko hurrenez hurren. Ultraeskuinaren hedabideek, espero zitekeen eran, azal osoa eman diote biktimen zirkoari, bandera aurrekonstituzionalak ondo ezkutatuta, bada ezpada ere. Eman dezagun itzuli bat prentsaren alde basatian zehar.
Lou Reed
Gaur goizerako, etxean zein bulegoan, aisian korrika edo lanean, Lou Reeden musika izango da gehien entzuten ari dena. Mundu baten soinu banda, Velveteko liderra agurtzeko. Prentsa guztia ados jarri duen gai bakarra izan baita, alajaina, La Gacetatik hasi eta Gara egunkariraino.
- Juan G. Andres Noticias de Gipuzkoako kulturako kazetari eta lagunak lehenengo pertsonan idatzi du Reed handia oroitzeko. Irakurketa pertsonal bat, bi kontzertu, hogei minutu eta bizitza oso bat.
- Berriak hemerotekatik tira du, Ruper Ordorika eta Lou Reedek Tolosan batera ateratako argazki bat ekartzeko. Hona ekarritako hiru artikuluak. Lou Reed: “Zer diozue Euskal Herriko gatazkaz?“, ‘Sweet Jane’-ren aita Tolosan eta Juan Luis Zabalak itzulitako Begi urdin zurbilak. (Pale Blue Eyes)
- El País-en Diego A. Manrique-k eman dio agurra: Lou Reed: Poeta elektrikoa zendu da. Apurtezina zirudien.
- ‘Gaur New York entzungo da gau osoan zehar’: Radio3-eko agurra Angel Carmona-ren kargu. Lou Reed NYko gidaria.
- Alberto Moyano-rena, betiko legez, irakurri beharreko pieza. Kronologikoki. Hey Mr. Rain.
- Mondosonoro: ‘Lou Reed gogoratzen’
- Carlos Zanón-ek RockDelux-en: Lou Reed
- Motorcycle Boy: Posi Lasak wikipediako topikazoen aurkako testua, bihotzetik. Hello it´s me. The day Lou Reed died.
AVT eta biktimen zirkoa
Arranotzar frankistadun eskuinak eta eskuin instituzionalak talka egin zuten igandeko Madrilgo manifestazioan. Ikusi da lehen bat, bakar eta zatiezin zirudien mugimenduak badituela arrakalak eta Alderdi Popularrak Zapateroren aroan elikatutako munstroa orain aurka jarri zaiela. Beheko bideoan PPko politikariek jasandako oihuak.
El problema de fondo es tan grave que este video es muy triste. Abucheos a dirigentes del PP en la mani de @_AVT_ . http://t.co/Sz8aftmBNY
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) October 27, 2013
Y aqui esta, segun la ultraderechista AVT, el último dique de contención de la dignidad democrática… #MarcaEspaña pic.twitter.com/nNm9R5l3aA
— PRAKAGORRI EH (@PRAKAGORRIEH) October 28, 2013
- Anton Losada-k El Diario egunkarian: Garaileak eta garaituak
- Mikel Iturriak: Emozioen diktadura, arrazoiaren gainetik
- Iñaki Gabilondo: ‘Entzutea xamurra ez bada ere’
- Garako editoriala: Konponbide ezaren apologia Madrilen
- Deiako editoriala: Erreakzio eta manifestazio justifika ezinak
- Jorge M. Reverte-k El País egunkarian: ‘Mareak’, ultraeskuina geroz eta nabarmenago
- Juan Cruz-ek El País egunkarian. ‘Erruduna’