Emozioaren diktadura arrazoiaren gainetik

Emozioaren diktadura arrazoiaren gainetik

Mikel Iturriak gogoeta interesgarria egin du bere blogean eta eztabaidarako bidea ireki dezakeelakoan honaxe dakargu CC lizentziaz baliatuta. Ea indarkeria eta biktimen gaian eta Justiziarenean sakontzeko baliagarri zaigun ZuZeularioi, ea asmatzen dugun emozioa eta arrazoia, bakoitza dagokion lekuan jartzen.

 

Estrasburgo. Ines del Río. Biktimak.

Emozioaren diktadura arrazoiaren gainetikBuruan bueltaka dauzkat Estrasburgoko epaiaren ondoren irakurritako astakeria batzuk eta min eman dit ikusteak ustez zentzuzkoa dirudien jendeak nola begiratzen dien giza eskubideei unibertsalak izango ez balira bezala.

Baina bada ere lezioak ematen ari den jendea eta arnasgune dira bizi ditugun une ilunetan.

Manchesterretik bueltan entzun nituen Oier Araolazak ETBko Airean saioan esandakoak (15 min. 40 segundutik aurrera). Parot Doktrinari buruz ari ziren hizketan saioan eta Jaime Otamendi aurkezleak PPko Arantza Quirogak eta Sortuko Hasier Arraizek hitzak neurtu zituztela bota zuenean zera esan zuen Oierrek:

“Bazen ordua! Bazen ordua bi aldeetatik. Aipatzen da keinuak egin behar direla, keinuak egin behar direla eta ez dugu apenas keinurik ikusi. Alderdi Popularraren aipu horiek nahiko hautatuak dira, zeren eta era bateko mordoska bat ere aurki zitezkeen, baina lehen ez zegoen hautatzeko aukerarik ere ez. Bazen ordua eta pozteko kontua da.”

“Gure familian behintzat gaur oso egun berezia da. Dolu-eguna da. Gaur 33 urte, 1980ko urriaren 23an, Jaime Arrese Arizmendiarreta akabatu zuten tiroz. Eta benetan inoiz uzten ez zaituen zerbait da, baina horrelako egunetan, hain zuzen ere urteurrena denean, eta gai hauek pil-pilean daudenean, are gehiago”.

“Giza eskubideei buruz hitz egiten da, justiziaz hitz egiten da eta nik oso garbi daukat gure osabaren hiltzailea Parot doktrinaren ondorioz egon baldin bada behar baino gehiago kartzelan hori erabat injustua izan dela eta ez zegokiola. Eta hori oso garbi daukat.”

“Baina oso garbi daukat baita ere bera, eta bera moduan, beste inor hiltzeagatik zigortuta daudenak ez direla ez heroiak ez txalotzeko gudariak ez ongi etorria eskaintzeko inor. Gaizkileak dira, hiltzaileak. Gordina bada ere edo gogorra bada ere hau esatea, hala da. Eta horren neurriko harrera egin behar zaiela uste dut.”

“Oso ongi ulertzen dut familiak eta lagunek luzaroan ikusi ez duten edo besarkatu ezin izan duten senide eta laguna ongi hartzea, baina hortik aurrera luzaroan orain arte egin diren bezala omenaldi publikoak eta ongi etorri zabalak antolatzea uste dut giza eskubideen kontrako izugarrizko ankerkeria direla eta ezin dugula ibili salatzen presoen giza eskubideak errespetatu behar direla eta aldi berean preso horiek eragindako mina, aintzat hartu gabe, beraiek egindako giza eskubideen urraketa horiei inolako halako halo batean sartu eta gainera goraipatzea.”

Jaime Otamendik izebak ea zer pentsatzen duen galdetu zion Oierri eta isilik segundo batzuk eman ondoren, hauxe erantzun zuen: “Nik pentsatzen dut senide gehienontzat mingarria dela zure senidea erail duen pertsona kalean ikustea. Hori garbi dago: hori mingarria da. Baina horrek ez du zerikusia justiziarekin.”

Ederra errematea. Imanol Muruak laburbildu ditu adierazpen hauek gaurko Berrian argitaratu duten Piztiaren itzala zutabean eta gero hauxe gehitu du: “Mereziko luke orain arte baino arreta handiagoa jartzea halako ahotsei gure hedabideetan, ikuspegi hau jasotzea ere pedagogia baita”.

Ez da lehenengo aldia Oierrek bere osabari buruz zerbait esaten duela jendaurrean. Bloga erabili zuen, adibidez, 25. urteurrena bete zenean: Osaba Jaime hil zutela 25 urte.

Muruak dioen bezala, Arraizek esan du Sortuk ez dituela omenaldiak antolatutako. Barruan daudenen baldintzak ez zailtzeko estrategia izan daiteke.

ETAko biktimen erabilerari buruz asko idatzi zuen Javier Ortiz zenak eta haren hitzek gaurkotasuna mantentzen dute. Hona hemen hiru apunte haren irakurleek aste honetan sare sozialetan mugitu dituztenak:

Las víctimas y la razón: 2000ko urriaren 21ekoa.

De lo de Parot o de cómo esto va de mal en peor: 2006ko otsailaren 21ekoa.

Las víctimas: 2007ko martxoaren 5ekoa.

Azken honetatik esaldi bat euskaratu dut:

“Biktimaren figurak betetzen duen funtzioa oinarri-oinarrizkoa da gaur egungo ordenaren beste oinarri bati eusteko: arrazoiaren gainetik emozioaren diktadurarena, hain zuzen”.

Emozioaren diktadura arrazoiaren gainetik

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Emozioaren diktadura arrazoiaren gainetik”-ri buruz

  • ETAkoak dira hau, ETAkoak dira bestea, ….
    Bortitzkeria sufritu duen ororen mina mendekua eskatzea ulergarria da, ez estatuak beraien mendeku nahien arabera legeak egitea.

    Batzuk ezin dute homealdiak jaso baina Dibisio Urdina bai, Espainiako ejerzitoak bai, Espainiako Guardia zibila bai…. Ta Estatuak egindakoa mina aitortzen du? Egindakoaren minaren %10a?

    Euskal Herria ordez, Espainia izango bazan beste NAzio bategatik konkistatua ta zapaldua berdina erraten egongo zian? Edo bortitzki defendatuko balira Espainiatar guztiak ulertuko lukete?

    Ni ez dut esango ondo edo gaizki dauden harrerak egitea, ulergarria da oso ETAk senide bat erahil bazaitu horrelakoak nahi ez izatea, baina besteak ere besteen homenaldiak ta zigorgabetasuna jan behar dute ta beste aldeko askok ta askok ez dute ezer esaten.

    Orduan azkenean, batzuk denetarik aitortu behar dute, besteak berdin dirauten bitarten?

    Ta ETAkoak diala egotzi dietenak ta ez zian? Horrelako asko daude gartzelaratuak izan dianak, hoiei ere ez zan zilegia izango homenaldirik egitea? Bere ideiengatik kartzelaratuak izan ta gero?

    Ze alde dago dron batekin esaten dizutelako 200 pertsona momentu baten erahiltzen duna ta beste bati norbaiti agintzen diotenean? Batzuk estatua dutela ta besteak ez? Ta 200 hil dituna (edo askoz gehio) heroia da, nahiz ta hildakoak herri inozente ta zapaldua batekoak izan.
    Ta ez dut esaten ezta batak ezta besteak heroiak dianik, baina ez da berdina Zure Herriari egiten dioten erasoengatik erasotzea, edo besteen lurrak edo ondasunak nahi dituztelako erasotzen dutenak?

    Biak egindakoa gaizki egon like baina bigarrengoak egiten dutena askoz txarragoa da.

    AVTk egin zun manifestaldian egon zian biktima asko Frankisten ikurpen egon zian, ta berdin izan zaie ta ez dira kexu izan.
    Zenbat jende erahil zun Frankismoak? Zenbat daude oraindik lurren lurperatuta?

    Gu horrelako asko aguantatu behar baina aldrebes bada iraingarria da ta kartzela zigorra merezi du?

    Ta nik ez diot inoiz inori harrerarik egin, ezta homenaldirik ere, baina berriro ere, batzuk nahi dutena egin dezakete ta besteak men egin behar omen dute.

    Espainian 2500 hilketa egoten dira urtero baina 800 hilketa 50 urten eragin dituztenak dira kezka gehien sortzen dienak?

    Homenaldiak debekatu ditzakete, bakoitzak pentsatuko du ona ala txarra dan, baina hori ez du homenaldiaren alde daudenen iritzia aldatuko, ezta kontra daudenena ere.
    Lehengo mailako ta bigarren mailako biktimak daudela argi dago.