Javi Rivero eta Imanol Zubelzu: “Gaurko aldaketak tradizio izango dira bihar”

Gaurko aldaketak tradizio izango dira bihar

“Habia utzi duten zure moduko txorientzako errezetak” dio Pagotxa.eus atariko ongietorriak. Euskal eta euskarazko errezetategi intuitibo erraza proposatzen dihardute sukaldean lehen esplorazioak egitera animatu den ororentzat. Javi Rivero (Billabona, 1991) eta Imanol Zubelzu (Tolosa, 1994) sukaldariak daude atzean, azken honen bitartez jakin dugu gehiago.

.

“Gaurko aldaketak tradizio izango dira bihar”Ama eta amona omen dira zaletasuna zena ogibide bilakatu izanaren errudun, horregatik “beti” defendatuko ditu haien “esku eta koilarak”. Jendearen zoriontasuna eta irribarrea gastronomiaren bitartez erdiesteak liluratu egiten du Imanol Zubelzu; eta, ‘RZ’ berriak sortzeko arrazoiak soberan dituela dio.

.

Proiektua martxan jarri aurretik behaketa lan handia egingo zenuten webgunea benetako beharretara egokitzeko… zein da Pagotxaren premia duen erabiltzaile tipoa?
Ez dugu adin, sexu edota bizimodu zehatzik identifikatu, Pagotxa edonorentzat da! Errezeta mota eta tonua gazteei begira pentsatua dago baina, hortik aurrera, gure errezetategia edonork erabil dezake.

Baina, zein da erabiltzaileen gabezia handiena?
Informazio pila eskura eduki arren, jakintza falta da: ondo jan nahi izatea, baina nola ez jakitea; hori konpondu nahi dugu. Hemendik gutxira erabakitzeko eta erosteko boterea edukiko duten kontsumitzaileen irizpidea garatzea oso garrantzitsua da; benetako tomate baten prezioa edota garaiko ilarrak duen balioa ezagutu dezatela, adibidez. Atzean dagoen lan guztia baloratzen ikastea ezinbestekoa da, errezeten bitartez jakintza gastronomiko osoago bat sustatu nahi dugu.

.

ELKARRIZKETA OSOA GAZTEZULO.EUS WEBGUNEAN.

Gaurko aldaketak tradizio izango dira bihar

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.