Gatillazo politikoa (optimista bazara ez irakurri)

Gatillazo politikoa (optimista bazara ez irakurri)

Gatillazo politikoa (optimista bazara ez irakurri)Ni bakarrik nago politikaz nazkatuta? Agian ez da nazkatuta titularrean jarri behar nuen hitza. Agian hobe dut esatea desliluratuta, edo are hobeago zehaztea, “politikaren ezinaz nazkatuta”. Ea, ni naiz gatillazo politikoa bizi duen bakarra? Ala orokorra da? Ala xinpleki zahartzen ari naiz? Euskal politika karrera konstante bat da, amaierarik ez duena. Korrikalariak hil egiten dira bidean eta berriei ilusiozko dopin bat sartzen diete, esanaz aurreraxeago dagoela helmuga. Testigua pasaz. Eta horrela per secula seculorum.

2013-2014 ikasturtean gertatuko EZ diren 10 hito politiko

  • Langabezia 10 puntuetan edo beherago jartzea
  • Espainiar eta Frantziar Estatuek ETA erakundearekin negoziaketa prozesu bat irekitzea.
  • Euskal presoen Euskal Herriratzea. Sakabanaketa politikaren amaiera.
  • Nafarroa eta EAEren arteko harremanak bideratzea bateraketarako.
  • Ipar Euskal Herriarentzat autonomia lortzea.
  • Espainiar Estatuak autodeterminazio erreferendum bat onartzea.
  • Independentzia unilaterala deklaratzea.
  • Langileriaren matxinada batek gobernua mozketak bertan bera uztera behartzea.
  • Euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatuak izatea.
  • Konbenio laboralak lehen zirena izatera itzultzea.

Horiek boteprontoan okurritu zaizkidanak. Baina lasai, ziur izango dugula grebarik. Baietz! Eta akaso itzuliko da Sarrionandia, eta laostia izango da, eta Fermin Muguruzak Kortatu berriz elkartuko du akaso kontzertu baterako. Akaso. Eta manifak egingo dira por doquier! Eta ETAk akaso armak entregatuko ditu, Espainiako Gobernua mugiarazteko beste ahalegin unilateral batean. Bai, eta denok korrika segiko dugu, eta segiko dute geroago ere, inora ez doan lasterketa honetan.

Gatillazo politikoa (optimista bazara ez irakurri)

9 pentsamendu “Gatillazo politikoa (optimista bazara ez irakurri)”-ri buruz