Gatazka indartzeko momentua dela adierazi dugu Bizkaiko helduen egoitzetako laugarren greba egunean

Gatazka indartzeko momentua Bizkaiko helduen egoitzetako laugarren greba egunean –

Bizkaiko helduen egoitzetako laugarren greba egunean, Foru Aldundiaren eta, zehazki, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako Diputatuaren jarrera salatu dugu. Honela, mobilizazioa egin dugu Bilbon, Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean, eta salatu dugu, elkarretaratze eta eserialdi bana eginda, Aldundiak lan gatazka honetan duen ardura bere gain hartu gabe jarraitzen duela.

Gatazka indartzeko momentua dela adierazi dugu Bizkaiko helduen egoitzetako laugarren greba egunean

LABek argi dauka ziklo berri baten aurrean gaudela, sei hilabete hauetan sektoreko langileekin parekatzea eta ratio duinen beharraren lanketa egin dugu enpresaz enpresa. Ziklo berri honetan mobilizazio eta greben intentsitatea eta indarra areagotzeko unea heldu da. Uda ostean, gatazka hau erdigunean kokatu nahi dugu. Greba deialdi honetan gutxieneko zerbitzuak jaitsi dira eta, horregatik, grebek sektorean duten eragina handitu egin da.

Gutxieneko zerbitzuen murrizketarekin, grebak gure lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatzeko aukera erreala ematen digu. Langileen lan baldintzen parekatzea eta ratio duina lortzeko mobilizazioak eta ekintza sindikala biziagotuko ditugu, batasun sindikala bilatzen dugun bitartean. Ziklo berri honetarako indartsu gaude, eta anbizioz eta gogotsu, aurrean dugun eszenatoki berriari ekingo diogu.

Gatazka indartzeko momentua dela adierazi dugu Bizkaiko helduen egoitzetako laugarren greba egunean