Garai berrietako zenbait kontu eta komeria
Garai berrietako zenbait kontu eta komeria
Atzo erraustegia eraikitzeko lanak hasi behar ziren Zubietan: Foru Aldundiak ez du deus galdetu gaiaren inguruan; Markel Olanok sinatu zituen baldintzak lotsagarriak, bai SWAP eta bai udalek ordaindu beharrekoak; eta proiektuak ardura edota zalantzak sortzen ditu jende askorengan. Atzo hasi behar ziren obrak, baina ez ziren hasi, hedabideek esandakoaren arabera; dena den, astelehen buruzuria mobilizazio eguna izan zen barduliarren lurraldean. Sare sozialak horren isla:
#Donostia
Herritarrak argi diote! #Erraustegirikez @ErrausAurkMugi
Adi datozen egunetako deialdiekin ta batu zaitez!Guztion ardura da! pic.twitter.com/uVPUXE24Ml— Naiara (@NAIARASAMPEDRO) May 8, 2017
Errauskailuaren aurkako deialdi jendetsua Urretxu-Zumarragan. Gelditu erokeri hau! @ErrausAurkMugi pic.twitter.com/AoGH6c2jV5
— KUn KKinZona (@KUnKKinZona) May 8, 2017
Gaurko deialdiko irudiak! Errausketarik ez! @GipuzkoaZutik @ErrausAurkMugi pic.twitter.com/0LkYwbSTbs
— Zarautzen ere Zutik (@ZarautzeneZutik) May 8, 2017
[Bideoa] #usurbil darrek ere erraustegiaren aurkako elkarretaratze zaratatsua egin dute. Ikusi: https://t.co/EBGsIdBvgx @ErrausAurkMugi
— noaua (@noaua) May 8, 2017
Jende ugari erraustegiaren kontrako kontzentrazio zaratatsuan #lasarteoria pic.twitter.com/DSTJc1LajJ
— Txintxarri (@txintxarrieus) May 8, 2017
#Urnieta Bilkura erraustegiaren aurka pic.twitter.com/Lsa6WUOLGL
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) May 8, 2017
Zizurkil eta Villabona arteko Zubimusun #errausketarikez pic.twitter.com/BPYbKGqrvt
— Tolosaldeko Ataria (@tolosaldeataria) May 8, 2017
Lezon ere #errausketarikEz kontzentrazioa. #ezGureIzenean! pic.twitter.com/jNBIHieTsH
— ?solo? (@utolotu) May 8, 2017
#Erraustegirikez #bergara pic.twitter.com/xRg09DL4ux
— Aitzol Gandiaga (@Gandiget) May 8, 2017
Zerrenda luzea da oso, txio ugari topa ditzakezu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren kontuan.
Baina elkarretaratzeez gain, ekintzaren bat edo beste ere izan zen, eta ikus-entzunezkoen garaian bizi garen honetan, grabatua eta zabaldua. Ernai gazte antolakundeko zenbait kidek bi pankarta eskegi zituzten Gipuzkoa Buru Batzarraren egoitzan, zenbait hondakin bota zizkieten atean, eta pintaketa bat egin zuten. Hemen dituzue, batetik arrangura, eta bestetik arrapostua:
@DonostiaPNV @eajpnvgipuzkoa @eajpnv #nazka zuena, iruzurtiak eta ustelak! Herriaren gainetik pasatzen zareten bakoitzan herri erantzuna jasoko duzue!
ZABORRA ZARETE!!! pic.twitter.com/5ZsMXNwemR
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) May 8, 2017
Herritarrek erraustegiaren proiektuaren inguruan eztabaidatu behar dute, hitz egin, informatu, mobilizatu, ekin eta erokeri hau gelditu, hori da galdu behar ez den iparra; baina lizentzia ttipi bat hartu eta gaur borroka moldeez arituko naiz. “Hori da haiek nahi dutena!!! Erraustegiaz hitz egin beharrean, proiektuaren aurka egiten diren ekintzetaz hitz egin eta mugimendua kriminalizatzea!!!” Bai, bai, badakit, baina abisatu dizut aurrez lizentzia ttipi bat besterik ez dela.
Donostiako EAJ-k bere kontuaren bitartez egoitza markatu diotela salatzea munduko gauza normalena iruditzen zait, eta lehen esaldiarekin ados nago, gainera: “hau da Ezker Abertzaleko gazteek egiten dutena”. Ba bai, ez hori bakarrik, beste gauza gehiago ere, baina tartean hori ere bai. Baina esaldi horretan esaten dena ondoren datorrenarekin kontrajartzen da: “Horien nagusiek zerbait esaterik?”.
Forma aldetik esaldia ondo dagoen edo ez alde batera utzita, jeltzaleek ondo adierazi duten moduan, Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakundea da, ez “Sortu gazteak”. EGI da EAJ-ko gazte adarra, eta Juventudes PSOE-koa, eta Gazte Komunistak EB-koa. Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak ez dira alderdi edo koalizio baten gazte adarra izan, baizik eta mugimendu politiko anitz bateko gazteen bilgunea; Ezker Abertzalearen oinarriak konpartituta bere kasa funtzionatzen duena, zilegitasun osoz.
“Hauek al dira garai berriak?” Esaldi horrek gauza asko esaten ditu hitz gutxitan. Inplizituki ematen ari den mezua honakoa da: lehen biolentzia zegoen, eta hau biolentzia da. Ze biolentzia eta ze kristo? Noiztik dira “garai zaharretako” tresna politika, pintaketak, pankartak…? Kontua da Ezker Abertzalea kriminalizatzea, eta hori ere ez da, hain zuzen ere, atzo goizeko kontua.
Barkatuko didazu Zuhaitz baina alderdi politiko batean pintadak eta kartel insultanteak jartzea ez da gogorkeria baina kontuan izanda batzokiek ezker abertzaleen akolitoen aldetik jasan duten erasoak eta hoiek askotan pintaden konpainia zutela ba orduan koakzioaren arrastua ez da urruti. Eta ez, ez da gogorkeria izango, baina bai inposaketa eta zerrikeria. Zoritxarrez ezker abertzaleko akolitoek denbora gehiegian izan dute gure herriko bazterrak zikintzeko inpunitatea eta espero dezagun hori betirako bukatu dadila. Ernaiek hartu dezala isuna eta bere txerrikerien ardura eta kitto. Esan didate Periko Solabarrietaren aldeko pintada bat egiteagatik ezker abertzaleko batzuk isuna pagatu behar izan dutela udaletxearen ekintzari esker. Hori da bidea.
Periko Solabarria
Ezker abertzalearen kume deszerebratuei esker EAJ gehiengo absolutoaren bidean.
Bada, bai, nagia ematen dute mezuak, egikerak, harrokeriak eta setakeriak.
Ematen du beste susto elektoral baten beharrean daudela. Antza, ez dute nahikoa izan Gipuzkoan hainbatek lau urtera bizkarra eman izana. Asko daukate ikasteko, Bufff, atzera eragiten du kakusainak, eta ez prezisamente barazki ustelenak.
Klaro, noski, PNV-ek eta PSOE-k zaborra pertsonen portaletan botatzen zutenean (begira hemerotekak) desobedientzia zibila zan, zergatik zan desobedientzia zibila? ba eitb-k eta Diario Vasco-k esaten zutelako, orain PNV-ren egoitzan berdina egiten da eta eskratxe, terrorismo eta nahi dezuten guztia, “eske horrela da” esango dezue, zergatik? ba Diario Vasco-k eta ETB-k esaten dutelako.
Barkatu Itturri nire herrian behintzat ezker abertzaleko udalak bijilantzia dispositibo ederrak jartzen zituen eta ikusten edo asmatzen bazen zaborra lurretara botazen zuena berehala jartzen zitzaion isun administratiboa. Ba ezker abertzaleak kontrarioekin egindako gauza berdina eskatzen dut nik egin behar dela Ernaiko aingerutxoekin, bai, kontrarioaren etxean zaborra botatzen badute, isun administratiboa eta kitto.
Gezurtero. Pnv-k sustatutako zabor jaurtiketa kolektiboetan ez zen inoiz isunik jarri. Erakutsi bestela horietako bat.
Nire herrian ingurumen zinegotziaren etxe aurrean botatzen zuten batzuk zaborra, eta hori, desobedientzia zibila bazen, pintada batzuk ere bai. Argi dago batzuen ekintzak trataera mediatiko bat dutela, eta beste batzuenak kontrakoa. Hori ebidentea da. Denak negozio berean daudelako sartuta. Ustel kiratsa dario zure partiduari Bentazar.
hau bai dela biolentzia
http://www.berria.eus/albisteak/134569/gipuzkoako_fiskaltzak_diligentziak_ireki_ditu_039euskalduna_naiz_eta_zu039_saioarengatik.htm
Ba nire herrian lurrera botatzen zen zabor poltsa bakoitza inbestigatu egiten zen eta zenbait isun jarri zitzaien errudunei. Beraz gezurterotik zero. Portzierto, zergatik jarri dute bideobijilantzia Hernaniko Atez Ateko zintzilikarioetan? Filma komiko bat montatu nahi delako infraktoreen kontura? Zuek ezker abertzalekoek oso ilegalak zarete zuen kumetxoek barrabaskeriak egiten dituztenean baina oso legalak kontrarioa bada ustez legea puskatzen duena.
Jajajaa!!! zabor poltsak inbestigatu?!¿?!¿?!!!!! a ze txorakeria.
Bideobijilantzia galanta errauskailuaren inguruan egongo dena!!!! ta ez konfunditu Bentazar, zaborra lurrera botatzea ez da infrakzio bat egitea… , duintasunaren aldeko ekintza aldarrikatzaile desobediente ausart bat baizik, ezta ala? jajaja.
“Zuek ezker abertzalekoek oso ilegalak zarete zuen kumetxoek barrabaskeriak egiten dituztenean baina oso legalak kontrarioa bada ustez legea puskatzen duena.” …. APLICATE EL CUENTO
Zuek nahiago duzue zuen negozioa zaindu, Zaborren tratamenduari buruz Europatik datozen jarraibideei muzin eginez. Dirugoseak eta entzungorkeriak definitzen zaituztete zuek, Partido Nacionalista Vascokoak.
Esango didazu zergatik gertatzen den hau Hernanin? Zergatik bijilatzen dira atez ateko zintzilikarioak?
http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201502/25/bildu-controlara-camaras-puerta-20150225000305-v.html
Eta zergatik gertatzen den hau Usurbien?
http://cadenaser.com/emisora/2014/03/15/radio_san_sebastian/1394845277_850215.html
Hementxe dituzu ezker abertzalekoak isunak jartzen:
http://www.diariovasco.com/v/20140319/costa-urola/denuncia-multas-bajar-basura-20140319.html
Dispositibo polizial bat montatu duzue zuen herrietan zaborren inguruan baina Ernaiko aingerutxoek zaborra botatzen dute EAJko sedearen aurrean. Eta mutiko hauei ez zaie isunik jarri behar!
Europako herririk garatuenetan errauskailuak hiriaren erdian jartzen dira. Oslon adibidez:
https://twenergy.com/a/convertir-basura-energia-klemetsrud-oslo
Gatazka goseak eta entzurgorkeriak eraman zaitue zareten egoera penagarrira eta zuek oraindik entzungorrago. Zuek erahiltzaile nazkagarri batzuk aldareetara igotzen dituzuen alderdia. Zuek eragindako erahilketek kiratsa dariote.