Etorkizunari Begira

Etorkizunari Begira

Etorkizuna segurtasunez jakin ezin daitekeen zerbait da. Horren inguruan asko pentsatu daiteke, baina ez dago asmatzeko aukera handirik. Ez dago erantzunik. Azken batean hori ez dago inoren esku, gertakarietan baizik. Gizakiok egoeretara moldatzen gara, beraz, horren arabera eraikitzen da gure etorkizuna.

Nire kasuan, amets asko ditut betetzeko; pertsona gehienen moduan.

Etorkizunari BegiraIzan ere, itxaropen handia edukitzean, baten bat ondo suertatuko denaren segurtasuna dago.

Hizkuntza berriak ikasi nahi ditut eta horiek hitz egiten diren herrialdeak bisitatu.

Gustatzen zaidan lan bat lortu eta nire familia alboan edukitzen jarraitu. Kezkarik gabe bizi. Hori da nire etorkizunari begiratuz ikusten dudana.

Gaur egungo krisia nola suertatuko den, egia esan, ez daki inork. Iragarri daiteke, agian. Baina zer lan mota egongo diren langileen zain misterio bat da.

Teknologiak aurrera egitean lanpostu berriak sor daitezke. Beste aldetik, berriz, lanpostuak gutxiagotzeko aukera ere badago.

Irtenbiderik hoberena, beraz, etorkizunari zoriontasuna eskertzea baino ez da. Aurrera jarraitzeko indarra edukitzea. Horregatik etorkizuna aukeraz beteta ikusten dut. Ez dakit nolakoa izango naizen ni, ezta mundua ere. Baina badakit zoriontsua izaten saiatuko naizela, eta itxaropenak nirekin batera hilko direla.

Etorkizunari Begira