Gara: Jon Anzaren gorpua Frantziako lurretan dago
Garak ez du frogak zeintzuk diren zehatz esaten, baina behin eta berriz dio iturri onetik diola dioena: “fuentes que han tenido contacto con conocedores directos del caso“.
Hauen arabera, ezagutzera eman gabeko polizia espainiarrek geldiarazi zuten Jon Antza Baionatik Tolosara zihoan trenean, handik jaitsiarazi eta bahitu ostean, legez kanpoko galdeketak egin eta hantxe hil zitzaien lehendik ere gaixorik zegoen Jon Antza. Iturri berauen arabera —betiere Garak dioenez—, Frantziako lurretan ezkutarazi zuten Antzaren gorpua, lurperatuz.
Garak dio, beste militante abertzale batzuekin gertatutakoak ere, argi erakusten duela ekinbide polizial edo parapolizialaren gorakada. Garak Donapaleun Juan Mari Mujiarekin gertatutakoa dakar gogora eta baita beste kasu batzuk ere: Lander Fernandez Bilbon, Alain Berastegi Arbizun eta Dani saralegi Iruñean.