Txalupak eta txintxorruak

cc-by-sa: zuzeuphoto
cc-by-sa: zuzeuphoto

Ez da gauza bera txalupa eta ttinttorroa, beste zenbait lekutan potina ere deitzen dutena. Txalupa izan liteke handi edo oso handi, atununtziari ere txalupa esaten baitio  batek baino gehiagok. Baina ttinttorroa beti izaten da txiki, kaskar eta merke.

Ozta-ozta eusten dio uraren gainean hondoratu gabe ttinttorroak eta lehorretik txaluparaino joateko bakarrik balio du. Oreka-desorekaren adibide garbia da. Kontu handiz joan behar duzu eserita edo belauniko, normalean arraun bakarrarekin. Pisua alde batera utzi ezkero, aurki zara putzuan blaust.

cc-by-sa: zuzeuphoto
cc-by-sa: zuzeuphoto

Gaur plastikozkoak dira gehienak eta izenik ere ez zaie jartzen askotan. Baina guk izenak nahi ditugu, ttinttorroei, potinei jartzeko moduko izenaen galdean gatoz.

Batzuk aurkitu ditugu jarrita Hondarribiko portu zaharrean. Eskas, Mainatsu, Txanika… Gehiago ere badira izen politekoak. Batzuek toponimoak hartzen dituzte eta beste batzuek auskalo zer. Hala ere, segur gaude, bururatuko zaizula  hoberik.

Zein izen jarriko zenioke zeure ttinttorroari?

cc-by-sa: zuzeuphoto
cc-by-sa: zuzeuphoto

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Txalupak eta txintxorruak”-ri buruz