Galtzear dauden udalerriak EHn eta zaintzaren krisia
Euskal Herria zertan den ezezaguna zaigu. Ezagutzen ditugu hango eta hemengo datuak, baina ez Euskal Herri mailakoak. Ezagutzen ditugu hurbileko gatazka ekonomiko eta sozialak, baina ez martxan jartzen diren proiektu berriak eta hauen protagonistak.
Hamaika telebista eta Gaindegiaren arteko elkarlanaz, Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari lotutako alderdi desberdinak ezagutzera eman nahi dizkizuegu, bai informazio sozio-ekonomikoa, bai martxan jartzen diren esperientziak eta hauen protagonistak.
Labur esanda, Euskal geografia ekonomiko eta soziala bere osotasunean ezagutzeko saio labur eta atsegina izan nahi luke “Euskal Egiturak”.
Ostegunetan, gaueko 22:00etan Hamaika Telebistan zuzenean eta nahieran Euskal Egitura txokoan.