Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?”
Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?” –
Iraganduko dira gaurkoak, igaroko urteak, izango ditugu seme-alabak, eta hauek izango dituzte seme-alabak, eta helduko dira, eta militante sartu etorkizuneko ezker subirano batean. Eta Espainiako alderdiren bati inoizko korrupzio kasu handienaren (enegarrenaren) inguruan galdetzean, erantzungo diete ETA oso gaiztoa izan zela. ETA kondenatzeko! ETA korrupzioa da! Eta guk aitonduta edo hobitik parre egingo dugu, eta gure bilobek ez dute deus ulertuko.
Gallardon: “Ustelkeria ETA da”
Zenbateraino dagoen hedatua mozolokeria Espainiar Estatuko alderdi nagusien artean. Historiako korrupzio kasu grabeenean (oraingoz) harrapatu alderdiak, senatari baten galderari hain lotsagabe erantzuteraino zabaldua. Ez du azalpen eta balorazio gehiago egiteak merezi. Ikusi eta entzun:
cc: @Theklaneh
Etsaiak entzun ere ez du egiten eta hala ere Madrilera goaz hormari galdetzera? Asko balio duen jendea, ez litzateke horrelako denbora galtzeetan jarri beharko.
Eta tristeena, euskaldun bat madrilen “el pueblo” esanaz. Gu ere haien herrikoa bagina bezala! #noarezeanGalduta
Etsaiak entzungor egiten duela eta egingo duela jakina da, baina espainiako parlamentuan ez dira etsaiak soilik, irtenbide justu baten aldekoak ere badira eta horiekin elkarlan edo adostasun minimo batzuetara iristeak ez digu batere kalterik egingo.
Estatu espainiarrak konfrontazio politikoa saihestu nahi du, argudiorik ez duelako. Bide horretan Amaiur espainiar parlamentuan egotea ez dut uste denbora galtzea denik. Ez duela askotarako balio? Ados. Baino hitza zabaltzeak kalte baino onura gehiago ekarriko dituela ez dut dudarik.
Beraiek ETA dute diskurtso osoa, eta geroz eta gehiago erabili beroz eta zulo sakonagoa egiten ari dira. Espainiar gizabanako guztiak ez dira inozo, eta lehen politika antiterroristak babesten zituztenak ere, etorkizun hurbilean, estatuak edozer ezkutatzeko erabiltzen dutela sinistera pasako direnak ere izango dira.
Espainiar hiritarrak ez dira gure etsai (bai aldiz espainiako gehiengo klase politiko-judiziala), beste munduko hiritar guztiak bezalaxe errespetatu eta elkarlana bilatzeko prest egon beharko genuke. Hori da internazionalismoa, ezta?
Espainiar parlamentuan elkartzen gara” irtenbide justu baten aldekoak”, (bidebatez zer da hori?). Espainiarrekin elkarlana, espainiar gobernuarekin argudioen bitartez konfrontatu,espainiar hiritarrak errespetatu behar ditugu (beraiek gu errespetatu gabe noski),…hori da espainolismoa, ezta ?
Ez badaukazu ezer ulertzeko borondaterik, ados.
Ez al da espainiar jatorrik existitzen? Espainiar guztiak al dira euskaldunon aurkakoak? Agian ez nieke espainiar deitu beharko, ados. Hori bada arazoa…. gaztelar, asturiano, andaluz… nahi duzun moduan deitu.
Bi espainiar estatuko mugimenduez ari nintzen, izan dadila Izquierda Castellana, Izquierda Antikapitalista eta beste haibat.
Eta ez nire esanak aldrebestu. Nik ez dut esan “espainiar parlamentuan biltzen gara irtenbide justu baten aldekoak”. Kataluniarrez, galegoez etb. ari nintzen. Eta ederki asko ulertu didazu, nere ustez.
“Bi espainiar mugimenduez ari nintzen”…. “Ni espainiar mugimenduez ari nintzen” esan nahi nuen.
– Gallardon jauna, kadukatu gabeko janaria zaborretara botatzea ez da justua -Aristegi anderea, ETAk ere gosez hiltzen utzi nahi zuen Ortiga Lara. Ez etorri neri elikadura osasuntsua zer den esanez.
-Gallardon jauna, paperezko prentsaren gainbehera saihestu behar du estatuak. -Aristegi anderea, ETAk ez balitu armak utzi egunero zatekeen hildakoen bizitza pertsonalaz idazteko aukera. Horrek bai aterako lukeela prentsa aurrera.
Tristea da horrela erantzutea, baina… zer demontre espero zenuten? Haientzako bailogarria izan dan argudio bat egun batetik bestera baztertzea? Ahal bezain beste erabiliko dute nahiz eta zerikusirik ez izan kontestuarekin, haientzako abertzaletasuna eta ETA gauza bera dira. Por cierto, Gallardonek diru-sobre hoiek jaso egin ditu edo?
-Mientras tanto ustedes vienen aquí (al parlamento español) a aprender y no a enseñar.-
Horra hor espaiñiar demokrazia! Nire amak diñoan moduan, DABILENARI PASETAN JAKO!
IPG-rekin bat nator, zer espero genduan ba Madrilera joanda?
Espainiar parlamentuan ez da inoiz guretzat “irtenbide justu” bat lortuko. Bere helburua justo kontrakoa da.
Katalan eta Galiziarrekin hitzegitea bada helburua, toki egokiagoak aurkituko ditugu ezta?
Espainiar parlamentuan egoteak nere ustez dituen abantailak:
– PNV-ri espainiako parlamentuan indarra kentzea. Orain PP-ren gehiengo absolutuarekin ez du garrantzia handirik honek, baina urte askotan PNV-ren laguntza behar izan dute hainbat gauzetarako. Bestalde polo ezker-subiranistaren indar erakustaldia.
– Hitza zabaltzea eta aurpegiratzea. Bertatik bertara erantzutea Euskal Herria erasotzen duten politika eta neurriei.
– Konplizitateak sendotzea. Ideologiaz oso hurrunekoak ez diren indarrrekin hartu-emana sendotzea.
Desabantailak:
– Gurea ez den parlamentu batean egotea. Ikuspuntu erromantizista batetik begiratuz, desatsegina.
– Neurri zehatzik ez da lortuko gobernu espaniarretik.
* Nire ustez, abantailak pisu gehiago dute desabantailek baino.
Kateak apurtu, oso azterketa ona iruditu zait. Sinple-sinple, baina alde on eta txarrak alderatuaz. Ze gutxitan ikusten dudan jendea modu honetan gauzak aztertzen!
Ikeraraotz-entzako: el pueblo. Akaso ez duzu uste espainian zu bezalako jendea dagoenik?
Ez dizut ulertzen. Jende jatorra herri guztietan dago. Baina españa, ez da nire herria.
ETAren jarduera urteetan txalotu duzuenok, kontuan izan gabe (giza eskubideen urratze basikoenak egiteaz gainera) abertzaletasunarentzat akats estrategiko ikaragarria zela… ez dakit zertaz harritzen zareten.
Argumentuak , ez espero gero besteek argumentu horiek ez erabiltzea.