Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?”

Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?” –

Gallardon: "Erabil dezaket ETAren komodina?"

Iraganduko dira gaurkoak, igaroko urteak, izango ditugu seme-alabak, eta hauek izango dituzte seme-alabak, eta helduko dira, eta militante sartu etorkizuneko ezker subirano batean. Eta Espainiako alderdiren bati inoizko korrupzio kasu handienaren (enegarrenaren) inguruan galdetzean, erantzungo diete ETA oso gaiztoa izan zela. ETA kondenatzeko! ETA korrupzioa da! Eta guk aitonduta edo hobitik parre egingo dugu, eta gure bilobek ez dute deus ulertuko.

Gallardon: “Ustelkeria ETA da”

Zenbateraino dagoen hedatua mozolokeria Espainiar Estatuko alderdi nagusien artean. Historiako korrupzio kasu grabeenean (oraingoz) harrapatu alderdiak, senatari baten galderari hain lotsagabe erantzuteraino zabaldua. Ez du azalpen eta balorazio gehiago egiteak merezi. Ikusi eta entzun:

cc: @Theklaneh

Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?”

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

15 pentsamendu “Gallardon: “Erabil dezaket ETAren komodina?””-ri buruz

  • Iñaki San Martin 2013-01-31 09:43

    – Gallardon jauna, kadukatu gabeko janaria zaborretara botatzea ez da justua -Aristegi anderea, ETAk ere gosez hiltzen utzi nahi zuen Ortiga Lara. Ez etorri neri elikadura osasuntsua zer den esanez.

  • Iñaki San Martin 2013-01-31 09:47

    -Gallardon jauna, paperezko prentsaren gainbehera saihestu behar du estatuak. -Aristegi anderea, ETAk ez balitu armak utzi egunero zatekeen hildakoen bizitza pertsonalaz idazteko aukera. Horrek bai aterako lukeela prentsa aurrera.

  • Tristea da horrela erantzutea, baina… zer demontre espero zenuten? Haientzako bailogarria izan dan argudio bat egun batetik bestera baztertzea? Ahal bezain beste erabiliko dute nahiz eta zerikusirik ez izan kontestuarekin, haientzako abertzaletasuna eta ETA gauza bera dira. Por cierto, Gallardonek diru-sobre hoiek jaso egin ditu edo?

  • Fermin Galparsoro 2013-01-31 12:51

    -Mientras tanto ustedes vienen aquí (al parlamento español) a aprender y no a enseñar.-
    Horra hor espaiñiar demokrazia! Nire amak diñoan moduan, DABILENARI PASETAN JAKO!
    IPG-rekin bat nator, zer espero genduan ba Madrilera joanda?

  • Ikeraraotz-entzako: el pueblo. Akaso ez duzu uste espainian zu bezalako jendea dagoenik?

  • Ez dizut ulertzen. Jende jatorra herri guztietan dago. Baina españa, ez da nire herria.

  • ETAren jarduera urteetan txalotu duzuenok, kontuan izan gabe (giza eskubideen urratze basikoenak egiteaz gainera) abertzaletasunarentzat akats estrategiko ikaragarria zela… ez dakit zertaz harritzen zareten.

    Argumentuak , ez espero gero besteek argumentu horiek ez erabiltzea.