Galesko ordezkaritza bat gaztelania-euskara itzultzaile automatikoari buruzko informazio bila etorri da
Galesko Asanblada Nazionaleko ordezkaritza batek Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren inguruko informazioa eskuratzeko bisita egin du EAEra. Izan ere, Galesek hizkuntza propioan garatu nahi du bere software-a. Hiru galestarrak itzulpena-tresnaren teknikoekin bildu dira teknologiaren eta funtzionamenduaren berri izateko asmoz. Horrez gain, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) zuzendari Encar Echezarrak eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bilera horietan parte hartu dute.
Etorkizun hurbil samar batera, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak itzulpen-memorien Banku Publikoa garatzen ari da eta, aurreikuspenak betetzen badira, urte honen amaieran erabiltzeko moduan egongo da. Bankuarekin itzulpenerako laguntza-tresna indartsu bat eskura jarriko da. Hurrengo pausoa itzultzaile automatikoarekin bat-egitea izango da. Era horretan, sisteman itzultzeko testu bat sartzen denean, lehen unean bilaketa itzulpen-memorietan egingo da eta han aurkitzen duena bertatik aterako du (gizakiaren itzulpen bat da) eta aurkitzen ez duena itzultzaile automatikotik pasako du.
Halaber, 2013. erdialderako, aurreikuspenak betetzen badira, itzulpen-sistemari euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara norabideak erantsiko zaizkio.