Mikel Zabalza eta torturari buruzko dokumentalerako crowdfunding kanpaina
Zabalza auziari eta Euskal Herriko torturei buruzko dokumentala egin ahal izateko crowdfunding kanpaina abiarazi du ahotsa.info-k beste elkarte batzuekin elkarlanean. Gutxienez 15.000 euro behar dituzte proiektua burutzeko.
Dokumentalak Mikel Zabalzaren hilketa eta desagerpena eta Euskal Herriko torturak aztertuko ditu, hainbat testigantza eta kolaboraziorekin.
Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eta desagertu zela ia 30 urte bete diren honetan ahotsa.info-k eta Filmotek Galdutako objektuak izeneko dokumentala egin nahi dute. Zabalzaren auzian sakondu eta honek Euskal Herriko tortura kasuetan izan duen eragina aztertu nahi dute.
Crowdfunding kanpainan parte hartzen dutenei trukean asteburu pasa bat, liburuak, dokumentalaren DVDa, zozketa ezberdinak…eskainiko dizkiete. Proiektua laguntzeko hemen.