MAKILA ikuskizuna Lapurdin abenduan

MAKILA Lapurdin abenduan Pariseko Gazteria dantza taldearen eskutik

makila240 urte betetzen ditu aurten Pariseko Gazteria euskal dantza taldeak, eta ospakizunen artean data bat dute gorriz markatuta egutegian: abenduaren 19a eta 20a, egun horietan Euskal Herrira ekarriko baitute Parisen sortu eta ekoitzitako MAKILA ikuskizuna. Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, 50 dantzari, kantari eta musikarik taularatuta.

Parisen sortua da MAKILA ikuskizuna, Gazteria dantza taldeak eta Gernika abesbatzak beste zenbait sortzaileekin eginiko elkarlanari esker. Ikuskizunak euskal dantza, kantu eta musika tradizionalaren ikuspegia eskaintzen du, beti ere kultur transmisioaren ideia eta prozesuak ardatz dituela. Taulagainean, euskal dantza ikusgarrien eta esanguratsuenak ikus daitezke, sortzaileen esanetan.

makilaMAKILA Diasporan sorturiko arte lana da, eta orain, Parisetik Euskal Herrira egingo du jauzi. Halatan, abenduaren 19 eta 20an Lapurdiko Luhuso herrian izango da ikusgai, hango Harri Xuri aretoan.

Ikuskizuna urtarrilaren 31n estrenatu zen Parisen eta arrakasta handia izan zuen, 600 ikusle baino gehiago bildu baitziren emanaldira. Berriki, iragan azaroaren 7an, Dijon hiri frantsesean ere izan da ikusgai.

Luhusoko emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko leku hauetan:

– Elkar Liburudenda, 1 place de l’Arsenal, Baiona
– Kukuxka Liburudenda, 3 rue de la Citadelle, Donibane Garazi
– Kanboko Turismo Bulegoa, 3 avenue de la Mairie, Kanbo
– Pariseko Eskual Etxea, 59 avenue Gabriel Péri, Saint-Ouen, París

Informazio gehiago, e-mail bidaliz makila.reservation@gmail.com helbidera edo 0033 07.81.89.50.38 telefonora deituz.

(dantzan.eus) > “Proiektu honetan, partaide guztiek haien jakituria eta indarrak batu dituzte, haiek ikasitako balore zein usadioak, lekuko bat izango balitz bezala ondorengoei irakasteko, horregaitik “Makila” izena  hautatu dute proiektu honentzat”, azaldu dute antolakuntzatik. “Makila” Pariseko Eskual Etxeko bi elkarteek (Gazteriak eta Gernikak) egindako lana da; hiriko dantzari, abeslari eta musikariak batuz. Estrenaldia Asnieres sur Seine-eko Armand Bejart antzokian izan zen. Guztira, 60 pertsona bilduko ditu taulagainean. Hauek guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte. Horietariko asko, zuzeneko musika originalarekin lagunduak izango dira. Ikus aurrerapen bideoa jarraian:

euskalkultura.com

EUSKAL DIASPORA ETA KULTURA

MAKILA ikuskizuna Lapurdin abenduan Pariseko Gazteria dantza taldearen eskutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude