Zer duzu buruan “Gaizto kontuak”-ri buruz

  • Ez haiz bakarra! ongi etorri taldera!

    Bazter batera joango gara
    bertan gorputzak ustuko ditugu
    nik eskuak igurtziko ditut
    nahi nuke zuk berdina egitea
    zuk berdina egingo duzu.

    Gorputzak lokaztuko ditugu
    gorputzak beztuko ditugu.

    Bat izango gara
    ustelaren ustela.
    Behin bakarrik gertatuko da
    eta ez gehiago.

    Madarikatuak etorkizunaren zain
    daudenak, gaudenok.
    Geure izerdia edango dugu
    odola dastatu
    mundu guztiaren gainean
    kaka egingo dugu.

    Ama galduaren seme alabak
    geu al gara
    algara bai ugari
    haur jolas bat beterik ez da.