G7 kanpora!
G7 kanpora! –
G7 bilduko da Miarritzen, Euskal Herrian, heldu den urteko agorrilean. Biarritze herriarentzat G7 bertan biltzea aukera ederra dela erraiten dute batzuek, ekonomikoki eta publizitatearen aldetik. Ikuspegi ezin hertsiagoa jakinez inperialismoaren ikurrik haundienak biltzen dituela G7 horrek.
Nola pozten ahal da Biarritzen G7 biltzeaz? Nola pozten ahal da handimandien etorreraz? Nola txalotu Trump bezalako buruzagi ero baten bisita, klima aldaketa ukatzen duena, diskurtso arrazista garatzen duena, gerla komertziala sustatzen eta nazioarteko tentsioak akuilatzen dituena? G7 Biarritze herriarentzat erakusleihoa izan daitekeela sinestaraztea gezur lotsagarria da. Gailur horrek ekartzen duena aski ezaguna da alta: militarizazio eta setio egoera, herritarren joan etorrien mugatzea, eskubideen behin behineko murrizketa (manifestatzeko eskubidea adibidez). Hori guztia udako sasoiaren azken asteburuan, oporretatik bueltatze operazioa hasten den momentuan eta azken urteetan ez bezala, isolatua ez den zonalde urbano batean. G7 Biarritzen biltzea onartu eta laudatu dutenak hain segur damutuko dira.
G7 historikoki inperialismoaren iturria izan diren herriak biltzen ditu. Talde hertsi eta esklusiboa da. Soilik mendebaldeko potentzia ekonomiko handienek parte hartzen ahal dute. Modu informalean, munduko agendan eragiteko sortu zen bainan hasieratik bertatik klase dominanteen eta multinazionalen interesak zaindu eta babesteko egina izan da.
Sortu denetik bilan ezkorra du: aberatsenen alde jokatu, kritikei entzungor egon, hautu ideologiko berdinak sustatu. Munduan diren menpekotasun sozial eta ekonomikoak areagotu ditu. Neoliberalismoaren ideologia eta politikak sustatu eta garatu ditu.
2005ean herrialde pobreak laguntzeko 50 miliar dolar mobilizatuko zuela hitz eman zuen. Ez du urrundik ere sekulan bete. Justizia fiskalaren alde egin lezakeena, adibidez paradisu fiskalekin amaitu, finantzaren gaizkileen kontra aritu, finantza transakzioen gaineko zerga sortu ordez, herrien arteko konkurrentzia fiskala bermatu du.
G7 biltzearen kostua alimaleko da bestalde: 2018an, Quebec-en, 5/600 milioi dolarra, iturri ofizialeen arabera. Bere emaitza konkretuak ikusirik, behar sozial eta ekologikoak gordinak direlarik, sano et urgentea da gailur honekin amaitzea aldarrikatzea.
…
Besoak gurutzaturik ezin egon
Ez da duda izpirik munduko buruzagi nagusiei kontra altxatzea bidezkoa bezain beharrezkoa dela, desberdintasunen emendatzea, nazioarteko tentsioak eta ingurugiroaren erronka larriak ikusirik.
Jendarte zibilaren funtzio nagusietarik bat da hauteskundeetarik kanpo, herriaren boza entzunaraztea, gobernuek, demokratikoki hautaturik ere, gaizki egiten dutena edo egiten ez dutena salatzeko, egin beharko luketena aldarrikatzeko.
Gainera datorren urteko G7-k berezitasun bat izanen du: ukatua, zatitua eta bere burujabetza aldarrikatzen duen herri batean iraganen da, Euskal Herrian. Lurralde honetan borrokarako grinak, sistemari erresistentziak eta elkartasunak bizirik diraute eta alternatibak sortzeko esperientziak ugari dira.
Gailur horrek interpelatzen gaitu beraz, nahita nahiez, tokiko agenda politikotik haratago, herritar gisa, ezkertiar gisa, abertzale gisa, ekologista gisa, antikapitalista gisa…
Bada zer hauta.
Besoak gurutzaturik ezin egon. Mobilizatu beharko dugu indar handiz. Estatu nagusi horien politikak salatzeko eta berehalako neurriak exijitzeko arloz arloko arazoei buru egiteko: desberdintasun sozialak, klima aldaketa, arazo ekologikoak, paradisu fiskalak, migranteen kontrako politikak…
Bai eta kapitalismotik haratago, beste logika, lehentasun eta alternatibak aldarrikatzeko eta Herrien autodeterminazio eskubidea defenditzeko ere.
Gaizkile horien bilkura handia non eta Euskal Herrian. Miarritzera turista moduan, diru-publikoaz ordainduta, Milioika pertsonen etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzera. Jardun antidemokratiko horiei aurre egiteko parada.
Zuek zer nahi duzue? Munduko injustizia guztien aurka borroka egin edo Euskal Herriaren alde borroka egin? Zuen jarrerarekin Euskal Herriak ez du etorkizunik. G7ko agintariak Euskal Herrira… noski baietz! Trump Euskal Herrira… noski baietz! Hona etortzen direnean Euskal Herriaren berri izan dezaten saiatu beharko ginateke, euskal gastronomiarekin txundituta utzi beharko genituzke, euskara entzun dezaten saiatu beharko ginateke, euskal nazioa ikusarazi beharko genieke finean. Ongi etorriak! Noski baietz!
G7a inperialismo globalaren egitura bat da, beraz Euskal Herriaren eta munduko herrien etsaia. Eta Euskal Herrian bilduko da Macron frantziar presidente inperialistak halaxe erabaki duelako, munduari erakusteko Lapurdi eskualde frantses bat dela. Beraz, tontakeri gutxi eta egurre!
Asko duzue ikasteko judutarrengandik.
Apur bat insanoa inbidia gaizto hau, ezta? Espainia eta Euskadi baino herrialde aberatsagoak direnez, ara, kontra egin behar. Horrelako konportamentuek Euskadi debilitatzen dute, generazio berriei langile eta ikasle gogorrak izatea irakatsi ordez, protestatzaile batzuk baino ez ditugu hezten.
Gazteok, hobe duzue hara hurbildu eta benetako buruzagiengandik ikasi!
Euskadi debilitatzen duena batzuek bere patrikak betetzeko aberria kapitalari saltzea da.
Euskal Herriaren indartzea eta askatasuna inperialismo globalaren kontrako konfrontazioan emango da. OTAN, G7, herrien etsaiak!
Maketo bakar bati ere ezin diogu euskara inposatu baina NATO, G7 eta inperio guztiak eraitsiko ditugu. Vamos sobraos! Asi nos va!