Frantziar Estatuko eta Belgikako egunkarien azalak yihadaz gainezka
Europa Parisko atentatuekin zeharo aztoratu da, eta Gobernuak salbuespenezko egoerak aurreikusi eta arautzen hasi dira. Belgikak 12 salbuespeneko neurri arautu ditu “terrorismo egoeretarako”. Espainiar Estatuak “situación de interés para la Seguridad Nacional” izeneko salbuespeneko egoera sortu nahi du. Segurtasuna eta askatasuna aurrez aurre jartzen ditugun garaiotan, Franklinen hitzak oroitzea ez da sobera: “Une bateko segurtasunaren izenean oinarrizko eskubideren bat ukatzeko prest dagoenak, ez du ez askatasunik ez segurtasunik merezi”. Hona hemen Frantziar Estatuko eta Belgikako azalak.