Podemos eta mediku euskaldunak

pablo iglesias

Honez gero, ezagun da Podemosek ahalik eta boz gehien bildu nahian hartu duen jarrera: erreferenduma bai, baina gai asko biltzen dituena, eta independentzia hobe ez. Baina orain arte ez genekien hizkuntza eskubideak horren gutxi axola zaizkionik. Pablo Iglesiasek berak Sevillako meeting-aren ostean El Pais-i emandako elkarrizketan hala eman zuen aditzera:

Captura de pantalla 2015-01-18 a las 17.27.25

Niri axola zaidana da denon eskura dagoen osasun sistema bat izatea. Gaixoak euskaraz, galegoz edo katalanez artatzen diren, bigarren mailako kontua iruditzen zait niri“.

Hizkuntza eskubideak urratzeko aitzakia populista hori ezaguna egiten zaigu ordea. Ez nuen uste, Pablo Iglesias ere, joko zikin horretan eroriko zenik.

7 pentsamendu “Podemos eta mediku euskaldunak”-ri buruz

  • Ez dakit zenbat aldiz errepikatu dudan hauek faxista batzuk direla. Espainiar kolonialista makineria benetan erraldoia da. PSOE eta PP modeloa amaitutzat dute, 0tik hasi dira. Badakite Katalunia dagoeneko galdu dutela, baina ez dute orain Baskonia galdu nahi.

    Ikusi duzute zer egiten ari den Ukrania lurralde horiek ez galtzeko? Benetan uste duzute espainiak utziko duela bere koloniak independizatzen? Baina ez die falta egiten, gu suntsituegiak gaude, infiltratuegiak, zapalduegiak, marginatuegiak, aislatuegiak… Eta Podemos bezelako estrategia sotil eta eraginkorragoak dituzte.

    Niri harritu ninduen La Tuerkatik hasi bezain laster medio espa├▒olistek zer publizitate eman zioten Iglesiasi. Taktika bikaina, ezker espainiarra irabazi, ezker abertzalearen miresmena lortu, eta orain alderdi bat sortu bera buru izakin. XAKE MATE bai jauna.

    • Txustin Bieberrekin alderatu dezakegu Podemos. Bata musikarako eta bestea politikarako, ingeniaritza sozialeko laborategi batean sortutako bi produktu prefabrikatu, komertzial eta mediatikoak dira. Podemos jendearen aldaketa-gosea asetzeko besterik balio ez duen disidentzia kontrolatua da Bieber neska nerabe eta txolinen fantasiak asetzeko diren bitartean, eta jende asaldatuak happy meal bat bezala irentsiko du fast-food lila eta transgresore hori. Ez dute sikiera diskurtso sakonagorik diseinatu behar, zeren jendearen analisirako gaitasuna horren da urria, nahikoa dela 13 urteko ume batentzat eginiko hitzaldi sasi-iraultzalie, pedante eta aspergarri bat milaka botu eskuratzeko. Horren da tristea panorama, non Podemosen atzean dauden botere faktikoek ez duten burua gehiegi astindu behar jendearen oniritzia lortzeko. Eta Ezker Abertzalea, Bildu, PNV, euskal prentsa edo irratietako tertuliano eta iritzigileen diskurtsoekin antzeko parecido, horren dira hutsalak nahiago dudala apaizaren sermoia entzun igandeko mezetan.

  • Nik argi eta garbi ikusten dut Iglesias Gonzalezen ondorengoa dela, begibistakoa da, estrategia berdin berdina izan da (“Gora Euscadi ascatut├í!”). Harek diskurtso erradikalagoa ere zuen, euskaldunak hiltzen hasi baino lehen noski.

    Euskaldunok historian zehar zenbat aldiz engainatu gaituzte? Moroen errekonkistan, bandoen gerran, karlistadetan, gerra zibiletan, gerra mundialetan… Miopeak gara?

    Nik uste dut inteligentzia urritasun bat dugula euskaldunok. Gure elkarrizketarako gaitasun urria horren isla da ere. Ez dakit endogamiak eraginda (aski ikertua dago hau) edo gene neanderthal gehiegi (frogak daude baina ez da sakonean ikertu) izatearen ondorio ote den.

  • Baten batek zioen bezela, “Euskaldunok erresistentzian onak eta nagusitzen txarrak”. Bada garaia gure artean elkartu, onartu eta adosteko estrategia politiko zehatz bat, herri bezala independentzirantz eramanen gaituena. EHBildu ta PNV ez badira batzen, bakoitzak bere interes periferikoak alboan uzten badu, elkartuta lor dezakegu.

  • Webgune honetan egindako azalpenetan, IU bezalako alderdiak jada abertzale eta euskaltzale multzotik KANPO dago (Ermuko adibidea, besteak beste):
    https://stopimmigrazioa.wordpress.com/

  • Tira, hizkuntzak axola ez badio, jar ditzagun mediku euskaldunak gaixoei euskaraz hitz egiten Madrilen, ea zer iruditzen zaien!

  • “Kasta” kulturaleko pertsonaiei, beren kultur garailearen barruan eroso bizi diren pribilejiatuei, bost axola gu, marginatu ediomatikoon lanak eta penak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude