Frantziako Tourra 2011, Tropelan, euskaraz

tropela_tourra10 txiotan laburbildu dugu Frantziako Tourrean nola parte hartu Tropelarekin. Oso erraza da. Zatoz eta gozatu!

 

1) @tropela: Frantziako Tourreko lehiaketa abian da tropela.net webgunean. #TdF #tropela

2) @tropela: 7. edizio honetan urteroko gorakada mantendu eta inoiz osatu dugun Tropelik handiena osatu nahi dugu (iaz 11.541 kiniela!!).

3) @tropela: Parte hartzea doakoa da eta pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake. Norberak gustuko dituen ziklistekin osatuko du bere taldea.

4) @tropela: Kiniela osatzeko edo aldatzeko epea uztailaren 2an 13:05ean amaitzen da, Tourra hasten den une berean. Ondoren, ezingo da aldaketarik egin.

5) @tropela: Partaide bakoitza aukeratutako ziklistekin puntuak pilatuz joango da eta puntu horien arabera erabiltzaileon sailkapena osatuko da egunero.

6) @tropela: Sariak ere badira: mendiko bizikleta (@kiroljokoa), otorduak (@ipintzasagardotegia), @jakion otarreak, @kutixi izozkiak, @eepf arropa…

7) @tropela: eta nola ez, euskal txirrindulariek eskainitako eta sinatutako maillotak: @markelirizar, @garatejuanma, Zubeldia, Txurruka, E.Martinez…

8) @tropela: Tropela Elkartearen helburua euskarari teknologietan tokitxo bat egitea da, txirrindularitzarako zaletasuna aitzakia moduan erabiliz.

9) @tropela: Erabili Twitterren #tropela hash-a. 10) @tropela: Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago nahi bazenute hona hemen gurekin harremanetan jartzeko bideak: tropela@tropela.net | @tropela | 688619301

Tropela Elkarteak Tropela.net webgunea kudeatzen du. Webgune honetan txirrindularitzaren inguruko lehiaketak antolatzen ditugu doan eta sari interesgarriekin. Txirrindularitzari ere jarraipena egiten zaio blog baten bidez. Hau guztia euskara hutsean