Foruzainak eta ertzainak Bartzelonan

Foruzainak eta ertzainak

Nafarroako zenbait foruzainek eta euskal erdiko hainbat ertzainek parte hartu dute Bartzelonan egin den manifestazio batean. Lanean? Keba. Komite Internazionalistak eta Askapena bezala hasi al da hegoaldeko polizia, brigadak bidaltzen mundutik zehar? Batek daki. “Poliziaren duintasuna” aldarrikatzea zen martxaren xede nagusia, eta hainbat sindikatuk antolatu zuten mobilizazioa; estatu osoko segurtasun indarrak izan dira presente: guardia zibilak, nazionalak, guardia urbanoa, mosoak, aduanetakoak…

Foruzainak eta ertzainak

Foruzainak eta ertzainakDeialdia katalanez. Benetan, ze enbidia ematen didaten.

Askok aurpegia estalita eraman zuten manifestazioan zehar. Uste nuen mozal legearen ondoren hori legez kanpokoa zela; tronpatuko nintzen.

Poliziek bi eragile salatu dituzte manifestazioan, gehienbat: batetik, Bartzelonako udaletxea eta Ada Colau; bestetik, CUP.

Guardia Urbanoak salatzen du ez duela babes instituzionalik sentitzen. Polizi guztientzako babes juridiko handiagoa eskatu zuten, baita erabiltzen duten material ezberdinen hobekuntza ere. Polizia indarren arteko elkarlana hobetzeko eskatu zuten, eta jasaten duten “kriminalizazioa” eta “politizazioa” amaitu dadila nahi dute.

Geure lanpostuak babesten edo soldatak igotzeko eskatzen ari ginela bizkarra berotzen digutenean ahaztu egiten zaigu, normala den bezala, baina poliziek ez dute aberastasun iturririk ustelkeriatik ez bada; hau da, gehienok bezala, beraien lan indarra saltzen dute ordainsari baten truke. Langile askoren gisan, asko ez daude gustura beren soldatekin.

Baina zein da Hegoaldeko polizien egoera soldata aldetik, labur azalduta bada ere?

Nafarroa – Foru Gobernuaren Polizia Legea hainbat alderdi eta sindikaturen babesarekin atera zen aurrera: ELA, UGT, CC.OO, AFAPNA, PSN, Geroa Bai, I-E, eta EH Bildu. Besteak beste, kargu altuenen soldatak jaitsi eta gainontzekoena igotzea zen asmoa; irailean 31 goi karguk beren dimisioa aurkeztu zuten. Foruzainek, hala ere, beraien lana gaizki ordainduta dagoela diote; Juantxo Zabalzak, foruzainen bozeramaile sindikalak, ertzainen lana askoz hobe ordaintzen dela azpimarratu zuen.

EAE – Jaurlaritza justuki aurkako norabidean doa. Agintariei 3300€ gehiago ordainduko zaie urtean. SIPE sindikatuaren arabera soldataren igoera %3koa da (estatuak %1a onartzen du gehienez), beraz, hiruko erregela aplikatuta niri urteko soldata 110.000€-koa dela ateratzen zait. Ez dago gaizki. Gainontzeko polizien batazbestekoa 2400-2500€ ingurukoa da.  Horretaz gain, polizia dezentek erretiroa hartuko dutela argudiatuta, 1000 ertzain berri gehitu nahi ditu Jaurlaritzak.

Lehen arrrisku-plusa kobratzen zuten, Euskal Herrian bizi zen gatazka armatua zela eta. ETA-k armak utzi zituela bost urte baino gehiago igaro diren honetan, ez dakit plus hori kobratzen jarraitzen duten ala ez.

Agian ahaztu egin zaie kentzeko eskatzea, badaezpada ere gogorarazten dut.

Foruzainak eta ertzainak

 

Foruzainak eta ertzainak

2 pentsamendu “Foruzainak eta ertzainak Bartzelonan”-ri buruz

  • Ertzain arruntek ez dute sekulako horrelako soldatarik kobratzen; gehienek, 1900 euro inguruko nomina daukate eta ondo baino hobeto kobratzen dutenak goi-kargudunak dira (leku guztietan bezala).

  • Zuhaitz Ordoki
    Zuhaitz Ordoki 2017-01-23 16:22

    Oposizioetan esaten da 2400€ inguruko soldata dagoela (beste iturri batzuetan 2500€ ere ikusi dut). Beraz, ziurrenik, biok berdina esaten aritzeko aukera handia dago: 2400 eurori zergak kendu behar bagenizkio agian 1900 litzateke zuzena. Ez dakit, iragarkian ez du zehazten.
    Urtean 110.000€-ko soldata diodanean, noski, agintariez ari naiz.
    http://www.masterd.es/oposiciones-ertzaintza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude