Flyboarda, hegaztien eta izurdeen gisan ibiltzeko
Gaurko Berriak dakar 33. orrialdean, Lekeition probatu dezakezu Flyboard delako tramankulua. Uraren presioaz baliatuta arrainik bizkorrenaren abiadan igeri egin, edo hegazti batek bezala hegan egiten lagunduko dizun gailua. Alain Arrizabalaga abadiñotarrari bururatu zitzaion esperientzia hau Euskal Herrira ekartzea, eta 20 minutuko saioak antolatzen ditu 55 euroren truke. Ez dakizula oraindik zertan ari garen hitz egiten? Hara bada, hauxe da Flyboarda.