Financial Times: “Sabino Cuadra espainiar diputatua euskal poliziarekin liskarretan”
Hego Euskal Herrian atzo egindako greba orokorrak argazki asko utzi zituen, ohikoak asko: piketeak, pertsianak jaisten, poliziekin liskarrak… Betiko datu eta irudi saltsa festatik haratago, Iruñean atera zuten eguneko argazkia. Sare sozialetan ez ezik, nazioartean ere oihartzuna lortu du argazkiak: Sabino Cuadra Espaniako Kongresuko Amaiurreko diputatua poliziaren borraren kolpeak jasaten diputatu akta erakutsi bitartean.
Erresuma Batuko Financial Times egunkariak azalean darama gaur Sabino Cuadra eta poliziaren arteko une adierazgarriaren irudia. (Financial Timesen azala osorik ikusteko). La Razon egunkariak ere irudi bera erabili du azalean, ¿Por qué no dimiten? (Zergatik ez dute kargua uzten?) izenburupean.
FT-ko albistearen titularrak Rajoy fights Spanish turmoil (Raxoi Espainiako nahasmenari aurre egiten ari zaio) eta azaleko testuak ez du greba orokorraren berri hitzik ere idazten. Horren ordez, Madrileko kongresuaren aurreko kontzentrazioak ditu hizpide, baita Kataluniak autodeterminazioari buruz egin nahi duen galdeketa ere.
Euskal polizia eta espainiar diputatua
Polizia bat diputatu bat jotzen ikusteak bere kabuz indarra badu ere, argazki oin aldrebesa bilakatu da artikuluaren protagonista. FT-k diputatu euskalduna den Sabino Cuadra espainiartzat jotzen du eta Espainiako polizia euskal herritartzat:
- Spanish MP Sabino Cuadra in an altercation with Basque police officer in Pamplona yesterday. (Sabino Cuadra Espainiako parlamentaria euskal polizia batekin istiluetan, atzo Iruñean.)
Financial Times is not right: the police officer hitting Sabino Cuadra is not basque. twitpic.com/aylud6/full
— Amaiur (@amaiurinfo) Iraila 26, 2012
Imanol Murua (@imnl), Urtzi Urrutikoetxea (@urtziurruti) eta Mikel Elorza (@MikelElorza) kazetariek ere argazki oinari buruz izan dute solasaldia:
@imnl @mikelelorza @iturri Alderantzizkoa badakigu seguru. Polizia Spanish dela zalantzarik ez. Eta Sabino Cuadra Basque dela.
— urtzi urrutikoetxea (@urtziurruti) Iraila 26, 2012
@urtziurruti @imnl @iturri Eta nola dakizue polizia ez dela “basque”? Igual hemengoa da!
— Mikel Elorza (@MikelElorza) Iraila 26, 2012
“Cedant armae togae” latinezko esamoldea etorri zait burura argazkia ikustean.
Atzerriko parlamentuetara joateak horrelakoak ditu. Erabat normala deritzot atzerriko egunkarietan Sabino Cuadra español bezala agertzeari. Gainera berak ateratzen du akreditazioa, ez?
Acta de diputado de la cortes españolas…ba hori: español!
Bestalde, polizia hori hemen bizi bada eta euskaldunak egurtzea ogibidea ere badenez, lixto! euskalduna dugu hori ere, hemen bizi eta hemen egiten duelako lan. (Definizio hori erabat okerra dela esan nahian nabil ironikoki, noski)
Primerako argazki oina dela deritzot. Zer pentsatua eman arazi beharko ligukeena.
Nos vimos en Berlin:
http://arabatik.wordpress.com/2012/09/27/nos-vimos-en-berlin/
Ai ama, jeltzaleen zulo horretan nolako gauzak esaten dituzten…
Financial Times Ingalaterran egiten duten eskumako egunkaria da (duela ez asko greziarrei ezkerrari botorik ez ematea eskatu zien) eta berarentzat euskaldunak, nortzuk garen eta zer eskatzen dugun oso ondo jakin arren, espainiarrak eta frantziarrak deituko digu.
.
Euskal Herrian eta Espainian, berriz, guztiok dakigu zer eta nor ordezkatzen dituzten Sabinok eta bera jipoitzen duen txakurrak.
.
Langileen alde lehenengo lerroan jartzeagatik Sabino Cuadraren jarrera hau txalotzea baino ez zait bururatzen. Zorionak eta elkartasuna !
.
Legebiltzarkide gehienak horrelakoak izango balira !!!
1.aukera: Polizia horrek mezu independentista bidali digu: paper puska horrek ez du zentzurik, gezur bat kontatzen du eta beraz ukatu egin behar da. Estrategiaz aldatzea bakarrik falta zaio orain…
2. aukera: indar polizialen ikasketa maila kezkatzekoa da oso.
Meritua Luis Diges argazkilari iruindarrak… Grebako bi argazki argitaratu bait dizkiote nazioarteko egunkari handien azaletan: New York Timeseko hau, Sabino Cuadrarena, eta Wall Street Journalekoa bigarrena http://bit.ly/QZ6Yzk