Fikzioa askatasun eta askatasuna fizkio

26 urteko espetxe zigorra, droga trafikantea. Bizi osoko espetxe zigorra, krimen antolatua. Bizi osoko espetxe zigorra homizidioa… Halako profila dute Rebibbia gartzelan antzerki tailerretan parte hartzen duten presoek. Paolo Taviani eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako ‘Cesare deve morire’ (Zesarrek hil behar du) filmak, Shakesperarren ‘Julio Zesar’ obra gartzela baten barreneko zulo beltzetako entseguen bidez eraikitzeaz gain, askatasunaren alegoria brillantea egiten du: Nola askatasuna fikzio den lau horma haien barruan, eta nola fikzioa bihurtzen duten atxiloek askatasun.

Amaiera amu hasten da Erromako espetxean kokatu istorioa. Espetxe barruko eszena guztiak zuri beltzean, eta kanpoaldeko eszenak -gartzelako koadro bateko fotograma batzuk barne-  kolorez tindatu dituzte Taviani anaiek. Girotzean asmatu dute, halako ñabardurekin. Askatasuna dena eta morrontza dena ezberdin erakutsiaz pantailan.

Preso batzuren antzezteko era amateurrak, umore ikutua ematen dio berez drama denari, irriparrea edonori ateratzeraino. Eta era berean, Shakespearren obra oso duina osatu dute gartzelako entseguak eskenaz eskena josiz. Gidoia eskuan, ziega barnean grabatutako pasarte batzuk, soinu banda epikoak lagunduta, une indartsuak erdiesten dituzte. Bada momentu bat, non, bi preso Giovanni eta Bruto pertsonaien pasarte bat entsegatzen ari baitiren, bakoitza bere ziegan. Eta nahiz eta bakoitza bere ziegan izan, planoak txirikordatuta, emaitza oso da indartsua. Hasieran aipatu lortzen nekeza den amateur ikutua ahantzi gabe, Giovanni, Zesar, Salvatore eta Bruto pertsonaia nagusien interpretazioak halaber, ez du inor indiferente utziko. (Spoiler) Are gutxiago, filmaren amaieran argitzen den bezala, aktoreok benetako presoak direla kontuan izanik. Honek lehendik ona zena, hobea bilakatzen du.

Motzean esateko? Nik galduko ez nukeen pelikula bat dela hau. Besterik ez. Gero ados ez bazaudete, purrustadak onartuko ditut. Etorri bitez!

Zuzendaria:
Paolo Taviani, Vittorio Taviani
Gidoia:
Paolo Taviani, Vittorio Taviani (Fabio Cavalliren lankidetzarekin)
Argazkia:
Simone Zampagni
Antzezleak:
Cosimo Rega, Salvatore Striano, Giovanni Arcuri, Antonio Frasca, Juan Dario Bonetti, Vittorio Parrella
Iraupena:
76 m.
Herrialdea:
Italia

cesare deve morire, festival de san sebastian, paolo, taviani, vittorio, Zinemaldia
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude