Filipidesen balentria hura…
Persia eta Atenasen arteko gudaren azken atala izan zen Maratoiko bataila. Hain zuzen ere, Atenasek ustekabean irabazi zuen eta Filipides soldadua Atenaserantz abiatu zen korrika batean albistea lau haizetara zabaldu asmoz. Jota iritsi omen zen eta guda irabazi zutela esan bezain laster hil egin zen. Atenasen bertan, 1896an jokatutako Olinpiar Jokoetan, egin zuten aurreneko aldiz maratoia.
Grezian urteurrena ospatzen ari dira aurten. Esate baterako, bi korrikalari beterano, Maria Polyzou eta Panayiotis Skoulis, Atenas eta Esparta arteko 520 kilometroak osatzen ahaleginduko dira. Izan ere, kondairaren arabera, Filipides Maratonetik Espartara abiatu zen; Espartara iritsita, ez zioten lagundu eta Maratonera itzuli behar izan zuen, handik Atenaserako bidea hartzeko. Urriaren 31n, bestalde, 20.000 korrikalarik parte hartuko dute Atenasko Maratoi Klasikoan.
Ez dut ulertu gauza bat: bataila irabazi zutela esatera abiatu zen korrika, edo laguntza eskatzera?