48 orduko gose greba hasiko dute hiru preso sahararrek

Irailaren 15ean 48 orduko gose greba hasiko dutela jakinarazi dute hiru preso Sahararrek, berehalako askapena eta epaiketa justu bat eskatzeko. Tindufeko iheslari kanpamenduak bisitatzeagatik atxilotu eta kartzelaratu zituen Marokok hirurak.

“Marokoko agintariek gure askatu egingo gintuztela hitz eman zutenean erabaki genuen 41 egun iraun zuen mugagabeko gose greba bertan behera uztea, 2010eko Apirilaren 28an. Gure hiru lagunen askapena konpromiso horren ondorio izan zen” diote hiru preso sahararrek, SPS berri agentzia sahararrak jasotako komunikatu batean.

MzMyNw==

“Estatu marokoarrari presio egin diezaioten” eskatu diete Tamek, Dahane eta Naciri aktibista sahararrek munduko abokatu demokrata eta giza eskubideen aldeko erakunde guztiei, “Marokoko kartzeletan dauden giza eskubideen aldeko ekintzaile eta preso politiko saharar guztien askapena lortzeko”.

Irudia | Sahararrak iheslari kanpamendu batean | NPJB | Creative Commons By SA