[#EztabaidaNazionala] Naziogintzaren oinarrietan
Naziogintzaren oinarrietan –
Euskal naziogintza krisi larrian murgildua aurkitzen da, gaur egun duela 50 urte baino modu nabarmenagoan.
Denbora erreferentzia hori ez da besterik gabe hautatua, ez. Garai hartan, arlo politiko edota instituzionala nabarmen arrotzak eta inposatuak baziren ere, arlo ideologiko eta kulturalean kapital sinboliko propioaren jabe zen euskal naziogintza emergentea, eta erabateko haustura agertzen zen euskal gizartearen habitus berrituen eta estatuen sistema dominatzaileek garatu nahi zuten barne-kolonizazio logikaren artean. Naziogintza berrituak nazio epika propioa sortzeari ekin zion, habitus berri hori habitat propioa bihurtzeari, arlo propioetan antolatutako errealitate objektibo eta subjektiboa lortzeko bidean.
Haustura subjektibo hori eta borroka ideologiko, kultural eta, ondorioz, politikoa, ezinbesteko baldintzak ziren estatu-sistemen logika unibokoa ukatu eta oso bestelako nazio logika edo zentzun nazional berria kontrajartzeko orduan. Gauzak horrela, estatuek ezin zuten dominazio sinbolikoa erabat kunplitu, kontrara altxatzen zelako nazio zapalduaren logika propio alternatiboa.
Zer aldatu da? Kultura aldatu da, zentzu zabalean hartuta. Lehen mailako errealitate objektiboan gertatu diren aldaketek (nazioarteko ekonomian eta politikan, estatuen mailako arlo politiko-instituzionaletan) bigarren mailako errealitate subjektibora ere kultura eta ideologia aldaketa sakonak eratorri dituzte. Habitus desberdinak garatu dira, maila globalean eta, ondorioz, nazio mailan ere bai. Gizarte portaerak oso bestelakoak dira horren ondorioz. Pentsamendu eta jokabide hutsalak edo funts gabeak nagusitu dira gizarte bizitzan, denborapasaren ohitura, “macdonalizazioa” deitu izan dena hedatu da nonahi, kontsumo funts gabearen azpi kultura.
Kultura hutsal, indibidualizatu eta zabal horrek botere berri urrunduen soziologia salatzen du, aginte arrotz eta kontrolaezinena. Egitura sozial globalizatu eta uniformizatu honek bere tresna zein jokaera espezifikoak dakartza, nagusiki internet bitarteko eta honekin batera ingelesaren nagusitasun ia erabatekoa.
Euskal Herrian bertan aldaketa horien eraginak modu sakonean aldatu du gizarte bizitza azken bi hamarkadetan. Lehen estatuekiko kontradikzioa eta gatazka nagusi ziren eremuetan, kontsentsua eta estatuen legitimazioa ari dira hedatzen orain. Noiz eta zergatik garatzen ari da kontsentsu hau, naziogintza propioaren heriotza ekar dezakeena?
Arloa eta habitusa sintonian kokatzen direnean gertatzen da kontsentsua. Bada, arlo politiko-instituzionalean, estatuen eta euskal alderdien sistemaren artean kontsentsu zabal eta sakona garatzen ari da. Estatua, lehenago kuestionatua izan eta borrokatua izatetik, arlo partekatu berean kokatzen den eta habitus berekoa den sistema izatera aldatzen ari da. Horren ondorioz, euskal alderdiak kapital sinboliko propioa galtzen ari dira, estatuaren beraren mundu ikuskerarekin bat eginez. Euskal alderdiek estatuaren beraren arlo berean lehiatzen dira, haren kongresuan, haren hauteskundeetan, haren aliantzetan eta helburuetan parte hartuz. Ondorioz, konfrontazioa eta alternatiba erabatekoak abandonatu egiten dira, arlo eta habitus propioak sortzeko borrokak ahaztu egiten dira. Pentsamendu eukaristikoa nagusitu da euskal alderdietan: James Joyce idazle irlandarrak egin zuen Ulises eleberrian pentsamendu eukaristiko honen aurkezpen zorrotza, Leopold Bloom protagonista eliza katoliko batera sartu eta eukaristiaren praktika deskribatzen duenean; komunioak nola uzten zituen eliztarrak aingeruen pareko, grazia egoeran, lebitazioan bezala, tentel aurpegiz inguruari begiratu beste ezer egin ezinik. Tamalez, halako zerbait gertatzen ari zaigu euskaldunoi grazia egoera estreinatu berri honetan, espainiar gobernu eta alderdi “progresista” delakoekin komunioan.
Horren ondorioak hilgarriak izan daitezke, bai, euskal naziogintzarako. Arloa eta habitusa ados jartzen badira, dagoen egitura mantendu egingo da, ezer garrantzitsua aldatu gabe. Konturatzen bagara, horixe bera ari da gertatzen estatu espainiarrean azkenaldian: estatu aparatu desberdinak krisi larrian sartu arren, hala justizia sistema nola monarkia edo autonomien sarea, kontsentsu nagusi horrek bere horretan mantentzen ditu estatuaren arlo desberdinak, habitus partekatuari esker.
Era horretan, biolentzia sinbolikoa mantendu egiten da Euskal Herriaren aurka, baina ez du erantzunik jasotzen alderdi euskaldunen partetik. Erabakitzeko eskubidea ukatu egiten zaigu, euskara baztertua eta menderatua da, Euskal Herriaren beraren existentzia ukatu egiten zaigu, baina ez da horren aurkako erreakziorik gertatzen. Eta hori horrela da, hain zuzen ere biolentzia sinbolikoa komunitate baten aurka garatzen delako beti ere komunitatearen beraren onespenaz. Horren adibide argiena hizkuntza politikarena dugu: elebitasuna finkatu izan da ordena demokratiko berri horren printzipio nagusi, eta elebitasunaren inguruan gauzatu da komunio eukaristikoa; bada, elebitasun horren azpian gertatzen ari da euskararen ordezkatze prozesu izugarria, estatuaren aparatu guztiak euskara baztertzera bideratuak, eta euskaldunon aldetik zorioneko elebitasun hori bedeinkatuaz eta eskatuaz.
Estatu arlo desberdinen defentsan estatu-aparatu guztiak aktibatu dituzte. Alderdiak eta komunikabideak dira aparatu hauetako bi, oso eraginkorrak. Komunikazioaren teknokraziak ordezkatu du benetako informazioa , eta komunikazioa zentzu bakarrekoa bihurtu da, goitik beherakoa. Teknokrazia horretan leku aparta hartu dute inkestek, tresna ideologia konformatzaileek. Iritzi politiko eta ez-zientifikoak inposatzen dituzte jendartean, habitus ofiziala ideologia nagusi bihurtuz. Horrela ikusi ahal izan dugu, adibidez, egunotan, gure artean egindako inkesta baten zera saltzen digula, gure errealitate sozialaren aurkezpen zientifikoa bailitzan: “Euskal estatuaren aldeko botoa emango luke erreferendum batean euskaldunen %40,5ak, beti ere estatuekin adosturiko erreferendum batean eta emaitzaren aplikazioa ere adostua balitz”(Sic!). Hara hemen pentsamendu eukaristikoa “egia zientifiko” bihurtuta. Baina nork uste du gurean estatuek inoiz halakorik “adostuko” dutela? Hori esatea euskal estatuaren aukera erabat baztertzea da. Kontsentsu berri honen lehen biktima euskal estatuaren aukera da, jakina.
Zer egin horren guztiaren aurrean? Ezer baino lehen, Euskal Herria aintzat hartu. Euskal Herriari nazio antolaketa demokratikoa eskaini behar diogu. Hau da, Estatu independente moduan antolatu behar dugu.
Baina proposamen errealista gauzatuz, egiangarria, hau da, batez ere geure barne-indarretan oinarritua, autozentratua, ez estatuen balizko baimen ezinezkoetan. Nazio osoa behar dugu, hau da, polisistema osatu eta propioa; ezin gara gutxiagorekin konformatu, azkenaldian ikusi baitugu proposamenen bat euskaldunon (euskal hiztunon) komunitatearen auto-eraketara mugatzekoa. Azken ideia hau eta arestian aipatu dugun “elebitasun”arena antzekoak dira: beste multzo zabalago eta indartsuago batean kokatzen diren unetik, disolbatzen edota getifikatzen, ghetto bihurtzen, amaitzen dira beti.
Euskara da naziogintza positiboaren ardatza. Kapital sinboliko propioa euskararen eta euskal nazio beregainaren inguruan elikatu behar dugu. Dominazio sinbolikoaren ordez, borroka harremanak eta konfrontazioa izan behar dira nagusi estatuekiko harremanetan. “Elebitasuna”ren printzipio maltzurra behingoz baztertu eta euskararen nagusitasuna bilatu behar dugu Euskal Herri osoan. Ulertu behar dugu behingoz, Euskal Herri barruan egiten den erdara, dela espainiera, dela frantsesa, zuzen-zuzenean euskararen aurkako erasoa dela, nahi eta nahi ez, borondaterik onenean egina bada ere, bere tokia kentzen diolako euskarari, euskara ezinbestekoa dugunean nazio eraikuntzan.
Ezin dugu estatuen balizko logika demokratiko instituzionala partekatu, logika unibokoa eta inposatzailea delako. Ezin dugu estatuekin arlo bera partekatu, arlo propioak garatu behar ditugulako. Arlo desberdinek logika desberdinak dakartzate, ezinbestean. Arlo propioak, habitus propioak, subjektibitate berezia sortu behar dugu. Habitus berri horiek habitat berritua bilakatu arte.
Euskal naziogintza oinarri propioetan sustraitu eta Euskal Herri osora garatu.
#EztabaidaNazionala
Diagnostikoa egina dago. Ondo udatzita dago. Bat nator diagnostikoarekin. Nahiz eta ezkotraveta tristea izan. Zer egin panorama hirren aurrean? Hor dago gakoan. Euskal Herria estatu independientea bai… Baina nola?
Zorionak artikuluagatik. Hor daukagu zumeak saskitxoa egiteko.
Landaten diagnostikoa gogorra da baina zerbait gehitu nahi nioke. Orain 70 urte ere askoz ere irapontsuagoa zen egoera. Fraconcoren garaiaren bihotzean ere gure jendea ernetzen, zailtzen eta prestatzen ari zen Seminario, konbentu eta beste esparru batzuetan… poliki-poliki goraka zetorren belaunaldi berri eta abertzale bat.
Orain, kontsentsu, denok adiskide eta petralkeria horiekin zulora doa. Epelkeria, ideia nahasiak, etsaiekin elkar lanean… 1950. hamarkadan euskara sendoago zegoen eremu euskaldunean, askoz ere sendoago. Hori da egia
Zeharo ados A anonomaren diagnostikoarekin
“Zer egin?” -zioen Lenínek……
Nik uste, lehenik eta behin, Goitiko laguntzen fantasietatik deslotzea, eta herri mugimenduen oinarritik hastea (ahants ditzagun belaunaldi bertikalekoen txaku amatesa. Goikek EZ, baizik Geuk HARTU BEHAR DITIAGU BRIDAK.
Analisi interesgarria.
Karmelo, zure ustez zein urrats eman beharko lituzke Ezker Abertzaleak besteei itxaron gabe bide horretan murgiltzeko? Adibidez GARA euskaldundu?
Goazen gauza konkretu eta lorgarrietaz hitz egitera. Beno, hitz egin baino, goazen urratsak ematera
Eskertzen dira orain arteko iritziak, oro har diagnostikoarekin bat datozenaqk, eta ZER EGIN hemendik aurrera galdera plazaratzen da gehienetan, kasuren batean (Naberan) Lenin beraren autoritate argudioa aipatuz. Batek GARA euskalduntzeko proposamena ere luzatzen du, galdera moduan. Azken honetan, EGIA esan niri NAIZ Irratiak hartu duen norabidea egokiagoa iruditzen zait. Uste dut komunikabideen sare osoa euskarara ekarri behar dugula Euskal Herrian, horretarako lan eginda urratsez urrats. Modu zabalagoan, ZER EGIN galdera orokorrari erantzun askoz zehatzagoak eman behar dizkiogu, ez artikulua baten, bai teoria eta praktika berritu eta sendoaren bitartez. GEUK HARTU BEHAR DITUGU BRIDAK dio Naberanek, eta ni bat nator. Baina zehaztu behar da GUK hori. Euskal Herri osoko herritarrok. Baiana horrek sarea eskatzen digu, antolaketa moduak ere bai, lan koordinatua, eta batez ere ESTRATEGIA ARGI ETA ZEHAZTUA NAZIO ERAIKUNTZARA BIDERATUA. Gaur ez duguna, ene ustez. Abia gaitezen bide horretan. Herri erakundeak, gizarte zibil antolatua, arlo, sektore eta erekunde desberdinak, Euskal Herri osoko instituzio zein alderdiak bide gorretada bultzatuz. Goazen zehaztera.
Bada, nik bota nian plan zehatz bat E.H. mailakoa, eta eskualdez euskualde antolatzeko. Porposamen hori hamaika bider errepikatu diat hemen, ZUZEU honetan, baina ez zaidak inporta beste behin errepikatzea ere.
Lehenbizi arrazoiak ematen nituen: urjentzia eta abagunea…
1-epe luzera begirakoa (plangintza estrategikoa).
2-KULTUNGINTZA OROKOR gisa planteatuta (hezkuntza/hizkuntza/artea/literatura/antropologia/feminismoa…) eta sektore horietako HERRI-MUGIMENDUEtako ekintzaileak konprometitu lehenik eta behin.
3-aurten ahalik arinen hastekoa.
Antolaketa-proposamena:
1-EH edo herrialde (edo euskualde mailan balitz hobeto), baina nonbaitetik hasi berehala. Antolatu eta lanean hasteko, honela adibidez:
2-Aurre-taldetxoa edo txoaK bildu PROGRAMA MINIMO BAT zirriborratzeko: horretarako jende bolondresa beharko litzateke, MOMENTUZ, talde edo banako euskaltzaleen sostengua eta laguntza izan arte.
Beraz, momentuz, aurretalde (edo -taldeak-) programa hori zirriborratu, astean hiru-lau orduko dedikazioa eskaini beharko lukete, harik eta mugimenduan hasi arte.
-aurretalde horiek plangitza hori pest daukatenean, nahi duten KULTURGUNE (kULTUR eLKARTE., IKASTOLA EDO ESKOLA PUBLIKO, MAISTRA-TALDE…. ORORI aurkeztu aurretiaz prestatuako bilera zikloak…. DATAK JARRI…eta aurrera Bolie!
Eta beste proposamen motaren bat balego, berandutxo zabiltzate, baina beti dago aurkeztea besteren bat
Lehenengo lana da bolondresak bilatzea han eta hemen.
Horretan Kontseiluak bera, Udaletako euskal taldeen inziatibak, edo beste edozein medioz sor daiteke bolondresen reklutamendua.
Ez dago jakintsua izan beharrik, baizik eta bakoitzak dakiena ekartzea.
Nik esan diat adibidez, Hizkuntaz eta Antropologiaz konprometituko nintzatekeela halako aurre-taldetxo batean parte hartzen (Bilbo mailan edo eskualde mailan… edo behar den mailan.
Gauza da eternitatean pentsatzen ibili barik… zeozertan hastea.
Nondik eta nola konbokatu deialdia?
Adibidez, ZUZEU honetatik, Karmelok planteatu duen artikulu honen lekunetik. Bestela esan beste moduren bat, lehen bailehen. Ahalik eta burokrazia gutxiago eta kalaka ideologiko gutxiago, hainbat hobe.
Josu Naberan, agian aipatutakoa gehiago zehaztu beharko zenuke edo behintzat adibideak eman. Bestetik, internet kulturgintza hedapen horretan zer leku izan dezakeen aztertu beharko litzateke.
Zehaztapen gehiago….
nik, adibidez, Euskerari buruz: euskeraren historia (hizkera monosilabazkoa. lehen gizaki hiztunaren berbeta modua; euskera bisilabazkoaren sorkuntza Akitania Paleolitikoan (-18.000): Euskera.iberiera; honen zabalkundea Europa osoan, madaliens migrazioarekin (-12.000)…
Bakoitzak zehaztuko luke berea.
Bolondresei burua. normalena litzateke norberak bere burua aurkeztea. Baina seguritate gehiago ematen duenez, beste batek deituta izatea… ba aipatu dudan maneran egin daiteke: Kontseilua, euskeraren egoeraz idazten duen jende ezaguna…., Beasaineko kulturgunekoen deialdia ezagunei…
Maiatz…
Lehen pauso hauek garrantzitsuak dira
Orduan BOLIE abian jartzea diagok!
Jendearen erreklutamendua.
Zer deritzozue lehenik Euskeraren Kontseiluaren esku uztea?
Hi Karmelo, uste diat ni baino aproposagoa haizela haiekin kontaktuan jartzeko. Eztok?