[#EztabaidaNazionala] Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan

Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan –

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981) filosofo politikoa eta irakaslea da. Ikertzaile gisa ibila da Europako eta Kanadako unibertsitateetan. Bere azken ikerketak Cambridgeko Unibertsitatean egin ditu. Ezaguna da bere ekoizpen teoriko eta literarioengatik eta hedabideetan egiten dituen kolaborazioengatik, esaterako Berrian, Diagonalen, eta EITBn. Gaur egun, ikertzaile eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan
Arg: norabidean.eus

Jarraian dagoen hitzartzea UEU eta Iratzar Fundazioak 2018ko uztailaren 10ean elkarlanean antolatutako “Herrigintzaren aro berri baterako begiradak” ikastaroaren mahaingurukoa da.

“Garrantzitsua da herrigintzan, estatugintza edo naziogintzan pentsatzerako garaian bere ezaugarriak dauzkan aro global batean kokatzea. Tartean estatuaren pribatizazioa dago”

“Herrigintzari perspektiba estatala ematen badiogu, makroa, demokratizazio prozesua ez litzateke etengo. Hurrengo urteetan herrigintzatik estatugintza egin beharko dugu, estatua pribatizatzen ari direlako”

“Estatu erakunderik gabe ezin da herria birsortu Europan, aro global honetan. Herriaz hitz egitean zer datorkigu burura? Klase sozialak. Bestela homogenizatu egiten dugu herria, eta herria ez da homogeneoa. Nola birsortu klase sozial horiek Euskal Herri moduan?”

“Demokratizazioaren estrategiaren barruan herrigintza eta estatugintzaren inguruan pentsatzean, ez dut zatiketa hori egiten: estatua VS herria, edo estatua VS gizarte zibila, zatiketa liberal hori. Niretzako estatua ez delako egitura, eta herria ez direlako eragileak. Estatua ez da esentzia eta metaketa, eta eragileak ez dira soilik estrategia eta kontingentzia. Estatua ez da unibertsaltasunaren haragitea, eta herria ez da horren instantzia partikular bat”

“Demokratizazio prozesuetan eragile berdintsuek egiten dute estatugintza eta herrigintza. Are gehiago estatu propiorik formalki onartuta ez daukan herri batean”

“Hemen dauzkagun erakunde estatalen (ogasuna adibidez, nahiz eta interbenituta egon estatu erakundea da) gaitasun politikoa gure esku dago hein handi batean. Zergatik? Estatu aparatuen eta zabalagoa den sistema politikoaren arteko erlazioen araberakoa delako herri batek daukan gaitasun politikoa. Zure estatu erakundeak daukazun herrigintzaren araberakoak izango dira”

“Herritarrek ez badute estatugintzarik egiten ez dago demokratizaziorik”

“Estatuak ez baditu herritarren aldarrikapenak errealitate sozial bilakatzen ez da demokratizaziorik ematen; baina era berean, estatuak ez badauka gaitasunik herritarren eskakizunak errealitate bilakatzeko, ere ez… Hemen askotan gertatzen dena da estatugintza espainiarrena dela eta herrigintza euskaldunena”

“Zergatik desagertzen dira herriak historian zehar? Beren dimentsio objektibatua, alegia, beren dimentsio estatala, galtzen doazelako. Gaur egun Europan ez dago egitura estatalik ez duen herririk. Herri, zentzu politikoan. Beste gauza bat da oso erakunde ahulak izatea. Herri bat desagertzear badago gaur egun Europan ez dituen estatu egiturengatik da. Ez bakarrik, baina bai nagusiki”

“Prozesu konstitutienteak herritarrak izanagatik ez dira feministak, eta feministak ez badira patriarkalak dira. Ezin da prozesu konstituziogile demokratikorik egon emakumeon ausentzia historiko eta estrukturala konpondu gabe”

 

#EztabaidaNazionala

Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan

Estallidos, Patriarkatu Neoliberala, Privatizing Democracy, Tractatus. julegoikoetxea.academia.edu

2 pentsamendu “[#EztabaidaNazionala] Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-17 14:42

    Eta zer egin prozesu konstituzioegile ez-patriarkala iza dadin?

    “Zer EGIN?”, zioen Leninek…

  • Josu, eta nik prozesu konstituziogile patriarkala nahi badut, zer? Eta sozialismoa ordez kapitalismoa nahi badut, zer?