Ezkerreko alderdiak eta haize “berria”
Izenburuan ezkerreko-ri ere komatxoak jarri behar nizkioke, egiaren mesedetan. Baina ez gara hain puntalakurlo jarriko, zoratuko baikinateke hala hasiz gero. Azken hilabeteetan Euskal Herriko bi alderdi ezkertiar nagusiek haien buruzagitzak berritu dituzte. Sorturen kasuan berritu baino, berregin ilegalizazio aldi luzearen ostean. PSEren kasuan, hauteskunde porrot izugarriaren osteko errebultsibo, pizgarri edo bultzagarri bila. Baina haien burua ustez eraldatzailetzat duten alderdiok, betiko izen eta abizen berberak erabiltzea ez al da kontraesana? Iraganarekiko kritiko agertzen garen unetik, berriz iraganean akatsak egin dituzten guztiak lehen planoan jartzea ez ote burugabekeria?
Sorturen kasuan lehengo egituran pisua zuten izenak gailendu dira. Hemerotekari buelta bat emanez gero guztiak ere betiko izenak direnaz ohartzen da bat. Honek eduki lezake nolabaiteko aitzakia, klandestinitatetik datorren mugimendua egonkortzeko asmoan. Baina harritzekoa ere bada, inor berria ez lortu izana. Bai baita nahikoa jende on, haize frexkoa liratekeena ezker abertzalearen egituretan.
PSErena bai dela lotsagorritzekoa. Aldaketaren izenean egin zuten azken kongresua, emaitza irrigarriak izan ostean EAEko autonomikoetan. Hondoratzen ari zen barkua berriz azaleratzeko asmoz, un Congreso que servirá para “revitalizar” la formación edo un cambio profundo en el PSE de ideas, propuestas, organización y personas zioen Patxi Lopezek hilabete batzuk lehenago. Umorerik ez zaie falta sozialista hauei ezta? Txali Prieto berriz Arabako buruzagi, Gipuzkoakoa Arriola jauna eta Bizkaiakoa Jose Antonio Pastor. Berritasuna, haize frexkoa…
Betikoei begira jarraituko dugu dirudienez oraindik denbora luzez. Kontserbadoreak dira eraldatzaileak haien egiturekiko. Poltrona handienak barrenean dituztela dirudi.
Ba bai betikoak beti, horrela egiten dia “aldaketak”.
Gaur irakurri det Berrian Aitziber Saroberen (Biologa) artikulu bat eta kezkatuta utzi nau, atez-atekoaren aldekoa naiz gauz askogatik eta ez det ulertzen nola EHBilduk atez-atekoaren alde dago baina beste gauz ekologikoetarako ez du adituak entzuten.
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-02-26/004/001/naturkontserbazioagipuzkoan.htm
PSE ezkerreko alderdia dela uste baduzu, zure arazoa da, baina Sorturi buruz esandakoak ez ditut ulertu. Niri primeran iruditzen zait lehen zeuden pertsonak berriro aukeratzea eta lehen lerroan egotea. Zein da arazoa? Itzuli baldin badira, lehenik Espaniak ilegalizatu zituelako izan da. Edo adin batera iritsita zakarrontzira bota behar dugu jendea?
Kaixo Gonzalo.
Lehengoan PSOEko nazioarteko militante hark esandakoaren harira zure esanekiko adostasuna adierazi nuen, hemen. Gaurkoan, ez nator bat zurekin, eta, ondorioz, Xigorrekin, hein batean behintzat, bai.
“Niri primeran iruditzen zait lehen zeuden personak berriro aukeratzea eta lehen lerroan egotea. Zein da arazoa?” diozu.
Nire ustez arazoa da herri eta auzoetako militanteek, batetik, beren boterea “betiko” arduradunengan delegatzeko edo “betiko” arduradunei kritika errazak egiteko joera gailentzen dela urteen poderioz, eta uste dut azken urteetako ezker abertzale barruko pasarte ezkor batzuetan, behinik behin, bi joera horiek gertatu direla. Bestetik, urtetan ardura jakinetan daudenak beste militanteekin errespetu gutxirekin aritzea ere gerta daiteke, eta hau ere, uste dut, azken honetan gertatu dela, han-hemenka.
Egia da orain aukeratuak izan diren gehienak, ez soilik klandestinitatean aritu direla lanean, baizik eta urte batzuetan kartzelan izan direla. Beren prestutasuna garai txarrenetan, izugarria izan da. Gainera, prestuak izateaz gain, oso baliotsuak dira, ziurrenik (ziurrenik diot, ez baititut guztiak ezagutzen), ardura horietan ez baita “edonor” jartzen ezker abertzalean bederen.
Baina, klandestinitate garaian beren lana egin dute, zailtasunekin bada ere. Herri eta auzoetan arduraduntzat hartuak izan dira, askoren kasuan, duela dozena bat urtetatik gutxienez. Eta horrek gorago aipatzen dizkizudan arazoak sortu dituelakoan nago.
Eta, bukatzeko, kontua ez da “adin batera iritsita zakarrontzira” botatzea. Herri eta auzoetan bada lanik eta eremu horietatik ere ekarpen garrantzitsuak egin ahalko dituzte.
Kaixo, Ane. Eman dituzun argudioak bestelakoak dira eta ni ere ados egon naiteke. Arego, kasuz kasu, aukeratutako pertsonak egokiak diren edo sistema bera egokia den eztabaidatu daiteke. Baina artikuluko kritika aurrekoak berriro aukeratu izana baino ez da, hori berez jatorrizko bekatua balitz bezala. Eta Xigorren asmoa bestelakoa bazen, ez du ondo azaldu.
Izenak errepika ez daitezen Hik, Xigor Gezala, hautagai aurkeztu behar huen hire burua.
RT @zuzeu: Ezkerreko alderdiak eta haize “berria” http://t.co/KuxZf6YD9H
Oso kuriosoa egiten jata, gure diskurtsoetan PsoE – Bildu/Sortu binomioa nola normalizatzen dabilen ikustea.
Harriskutsua dala iruditzen jata.
Ez, Fermin, ez da batere kuriosoa. Jeltzaleek eta iparlazaleek egiten duzuen elkarketa da, nahita, sistematikoa eta asmo okerrez egina. Ez dut uste inori oharkabean pasatzen zaionik. Eta pertsona zuria izan behar du elkarketa egiten duen jeltzaleak, baina oso-oso zuria, egunotako elurra dela eta, are zuriagoa. Batzuk hain zuriak, oraindik ez dira jeltzaleleak direla konturatu! Niri kurusioa beste elkarketa bat iruditzen zait, azken boladan inguru hauetan usu ikusten dudana: EAJ eta Iparla. Bat ote datoz biak etsaiarekin?
http://www.youtube.com/watch?v=gbr52MaRGjI
Alperrik ari zara Gonzalo; PSOE ezkerra dela zure buruzagiak esaten ari dira goizetik arratsera eta azken “galdera” horri erantzuna, hemen : http://www.youtube.com/watch?v=gbr52MaRGjI
Beranduegi, kar kar kar.
Gonzalo, emaitza onak lortuko balituzte tira!
Baina urtea joan eta etorri, inolako emaitza positiborik lortu ez dutenek dimititu egin beharko zuten. Horrelakoez gainezka ditugu euskal alderdiak.