Osasuna eta Sevilla golik gabeko partidua

0-19http://www.youtube.com/watch?v=SdJZlSEL11c

Garaipena behar zuen Iruñeko taldeak jaitsiera postuetatik urrutzeko, baina azkenean, berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Lehenengo zatian aukera ugari izan arren ez zuten asmatu Palop-en atea zulatzen. Aukera potoloena Javier Flañok izan zuen, errematea langara boteaz.

Bigarren zatian aldiz, Jimenezek Capel eta Navasi sarrera emanda, talde zurigorria Osasunari arazoak sortzen hasi zen. Sevillakoen txanda zen, baina hauek ere ez zuten aukera baliatu. Golik ez. Hutsana.

Primeran talde euskaldun bat soilik?

Euskal futbol profesionala krisian da. Hurrengo urtean baliteke talde euskaldun bat soilik izatea lehenengo mailan. Hori gutxi balitz, bigarren mailan S.D Eibar jada matematikoki 2.B mailan aurkitzen da eta Alavesek bide bera jarrai dezake. Zer gertatzen zaie euskal taldeei?

Ekaitza bainuontzi batean