Ikusi ditut baserritarrak San Isidrori errezuan

Baserritarrak mezetara sartzen
Baserritarrak mezetara sartzen

Hondarribikoa izanagatik, herrian egiten diren ohiturazko hamaika ekitaldi ezagutzen ez ditudala ohartuta nago. Aitak sarritan kontatu digu ttikiak zirenean egiten zituzten ospakizun eta jaien inguruko gora beherak. Horietako batzuk niretzako oso present daude, nire unibertsoan txertaturik dauzkat, baina beste batzuk mundu arrotz bateko kontakizunak iruditzen zaizkit.

Gaur azken horietako bat ezagutu dut: San Isidro eguna izaki, Hondarribiko nekazariek Guadalupeko ermitan errosarioaren errezatzea eta santuarekin prozesioa egiten dute, ohiturari jarraikiz. Badakit jende askorentzat prozesio eta ospakizun mezak bizitza arruntaren parte direla, baina niretzako zuri beltzezko argazkitan ikusitako zerbait dira.

Gaur ni ere bertaratu naiz, kuriositate hutsagatik besterik izan ez bada ere, errosarioa aditu eta prozesioa ikustera.


Baserritarrak, Errosarioa, ohiturak, Prozesioa, San Isidro

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

Zer duzu buruan “Ikusi ditut baserritarrak San Isidrori errezuan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude