Ez esan “transfobia”!!! Esan “desegokia”!!!

 

Nahiko nuke zuzenean jakin zein izan diren EH Bilduren adierazpen ofiziala eta ekintzak, baina ez dudanez informaziorik topatu ez Berria-n, ez Naiz-en, ez EH Bilduren sare sozial ofizialetan (nahiz eta albistea atzokoa izan)… GasteizBerri.com-eko albistean oinarrituko naiz.

Erriberagoitiko EH Bilduko kide batek bideo bat egin du EAJko alkatearen kontra: bertan, esaten du broma bat dela herriko alkatea transformista izatea (hala baita; showak egiten ditu); ez dela serioa. Horren konponbidea, EH Bilduri botoa ematea omen da.

EH Bilduk esan omen du bere kide batek “bere kabuz” egindako zerbait dela, alderdiak ez duela zerikusirik eduki horrekin, eta “desegokia” izan dela. EAJri aurpegiratu dio bideoa “hauteskunde-arma gisa” erabiltzea, eta kontua “lohia eta lohia” besterik ez dela.

Bueno, muturra behar da! “Lohia”ren zera hori sobera erabiltzen ari da EH Bildu. Hau ez da lohia: transfobia hutsa da. Oraindik ez du argitu morroi hori zerrendetan zegoen, zerrendetatik atera duten… Zeren zain daude fundamentuzko adierazpen bat egiteko?

Berriki Vinicius futbolari beltzari ere hitz “desegokiak” esan dizkiote futbol zelaietan: “tximua” deitu diote. Baina segur aski modu partikularrean izan da, norbaitek “bere kabuz” deituko zion.

 

3 pentsamendu “Ez esan “transfobia”!!! Esan “desegokia”!!!”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2023-05-22 22:10

    “Transfobia”…
    Adizue, mutilok! Inoiz karnabaletan emakumez (zehazki, putaz) mozorrotu bazarete, eta parranda osoa pasa baduzue berdekeriak esaten eta keinu lizunak egiten, Fermintxo Zabaltzaren arabera “trans experientzia” bat bizi izandakoak zarete eta beraz kolektibo diskriminatu bateko partaide izan zarete.

  • Oso ausarta zara, Amonamantangorri! Txalo zuretako!

  • Amonamantangorri 2023-05-22 22:31

    Eskerrik, eskerrik!
    Ematen didazuen materialarekin lan egiten dut, besterik ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude