Estatistika ekonomikoak ondo ulertzen al ditugu?

Ekonomiari buruzko albisteetan gero eta arreta gehiago jartzen ari gara, halabeharrez. Komunikabideen ahotan maiz agertzen dira BPG, Per Capita Errenta, Defizita edota Zorra bezalako oinarrizko kontzeptuak. Baina, egiaz ondo ulertzen al ditugu kontzeptuok? Esaterako, ba al dakigu zer den Barne Produktu Gordina eta zertarako erabiltzen den? Eta badakigu zer diren  Defizita eta Zorra eta  zer-nolako ondorioak dituzten egungo errealitatean?

Datu ekonomikoak ondo aztertzeko eta garrantzia handiko kontzeptuak ondo uler daitezen, EUSTAT Euskal Estatistika Erankundeak Ekonomia arloko estatistika ofizialak interpretratzen MOOC (Massive Open Online Course)  online ikastaro irekia antolatu du Asmoz Fundazioarekin batera. Kontzeptu ekonomikoak argi izateko eta datuak zuzen interpretatzeko beharra duten guztientzat lagungarria izango da ikastaroa:

Ekonomia arloko estatistika ofizialak interpretatzen

 Helburuak: estatistika-datuak interpretatu eta alderatzen ikastea, oinarrizko adierazle ekonomikoak aztertzea eta estatistika ofizialetako webguneetan informazioa nola bilatu irakastea.

Egitaraua: Estatistika ofizialak, BPG, Per capita errenta, Defizita eta Zorra, KPI eta Txirotasun-atalasea

Iraupena: ekainak 1- 30 (10 ordu)

Prezioa: DOAKOA

Hizkuntza: Euskara edo gaztelania

Hauxe da ikastaroaren webgunea: http://mooc-eustat.asmoz.org

Etengabeko formakuntzarako zentroa. Online ikastaroak

3 pentsamendu “Estatistika ekonomikoak ondo ulertzen al ditugu?”-ri buruz

  • Jende asko ez ditu estatistikak ulertzen ta ez ditu ulertu nahi.
    Halare ez da bakarrik estatistikak ulertzeko gai garen edo ez, gauza da estatistikak emateko era, edonor nahasten dutela, datu partzialak ematen dituzte, bakoitzak nahi dun erara, datuak izkutatuz ta datuak faltsutuz.

    Gauz hauek gustoko ditut ta askotan artikulu ziztrin bat ulertzeko, beste 5 artikulu irakurri behar dituzu, azkenean zure kabuz datuak bilatzeko.

    Defizita adibidez, suposatzen da sarrera ta gastuen arteko diferentzia dela, Erraten dute azkeneko 4 urteetan gutxi gora behera 180 mila milioiko defizita izan degula , baina zorra zenbat hauditu dan ikusterakoan, zorra 300 mila milioi baino gehiago hazi da, hori zuzenean defizit datuak gezurra direla erakusten du.

    Gehio, lana sortzen ari omen da, ta afiliazioak ikusita badirudi hala dela, baina estatistiketan egin diren lan orduak aurkitzea oso zaila da benetan (ta aldizkariak gutxitan ematen dituzte) ba lanorduak 2014ko lehengo 6 hilabetetan, 4 milioi gutxiago izan ziren.

    Estatistikekin hainbeste tranpa egin daitezke….
    EAEn langabezi igoera.
    Leku batean langabe bat badago ta beste bat gehietzen bazaio, igoera %100koa da,10 langabe badegu ta 5 gehio lan gabe gelditzen badira, igoera %50koa litzateke.

    Lehena gaizkigo egingo zitun gauzak baina estatistikari begiratua, bat %100an haundituko zun langabezi tasa ta bestea horren erdia.

    Hori da EAN Gipuzkoaren aurka egiteko datu bat, Gipuzkoa hobeto ari du baina datu hori ikusia badirudi ezetz.
    Ta langabezia igo, jaisi edo mantendu daitekenen lana sortuz, lana sortu gabe…

    Orduan afiliazioetara jo behar dezu (baina lan orduak ta kontratuen zenbatekoa ez daukagu hemen), Gipuzkoa afiliatu gutxiago galdu ditu Bizkaia baino, ta Arabak askoz afiliatu gehio galdu ditu.

    Hor bai biztanleria kontuan izan behar da.
    Bizkaiak 1,3 milioi biztanlekin 28 mila enplegu galdu ditu.
    Gipuzkoak 700 mila biztanlekin 7600 lanpostu galdu ditu.
    Ta Arabak 450 mila biztanlekin 11000.

    Horrela argiago dago nor ari dan hobeto, baina halare ez da datu definitibua.
    Ez bait dakigu, gelditzen diren lanpostuak zenbatekoak dira, zenbat ordu….

    Beraz datuak ulertzen jakin behar da baina datuak ematen ere, beno ondo ematen, ze badakite datuak nola eman errealitatea itxuraldatzeko.

  • Beno Sugar, hasi baino lehen arrazoi guztia eman behar dizut.

    Nik langabeziaren buruzko datuak bilatu behar ditudanean, iturririk hoberena EPA dela aurkitu dut. EPA-ren egitura albiste zuzenetan oinarritzen da eta, hortaz, beste ikerketetan agertzen ez diren puntu itxuak hemen gure begi bistan azaltzen dira aldiz.

    Demagun ohiko kasu bat gaur egungo egoeraren kontestuan: afiliatutak ez egon arren, lana bilatzen ari diren haiek.

    SEPE-ko (gaur egungo INEM-a) zenbakietan ez ziren agertuko baina EPA-ri esker, ikuspuntu zabalago bat eskaintzen duen inkestak, bere ahotsa entzun egiten da eta euren errealitatea estatistiketan islatuta geratzen da baita ere, guztiz positiboa dena.

  • Baina EPA inkesta bat da azkenean, EUSTATek hemen EPAk baino jende gehiagori galdetzen dio ta horretan zehatzagoa izan beharko zan.
    Ta EPAn ustet ez direla kotizazioak etortzen, zenbat pertsona dute kontratu bat baino gehio…
    Azkenean agian datu guztiak ematen dira , baina bilatzea zaila da benetan (niretzako behintzat) ta gero askotan emateko duten era guztiz nahasgarria da.
    EPAn lan egiten dagoena langile bezala hartzen da, baina hori ez du erran nahi kontratua duenik, agian 2 ordu egiten ditu lan….Horrexegatik nik ahal dudan guztia bilatzen dut ta horren arabera bakoitzaren egoeraren ideia (ta ez nahiko zehatza) egiten dut.
    Ongi izan.