EUSPOT lehiaketako sari nagusia “Ez dira debalde”  spotak irabazi du

EUSPOT lehiaketako sari nagusia “Ez dira debalde”  spotak irabazi du –

2023ko edizioak parte-hartze historikoa izan du; iaz baino 54 spot gehiago aurkeztu dira, guztira 149. “Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!” izenpean euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Publikoaren sarirako 1.700 boto baino gehiago jaso dira.

Sari banaketa ekitaldia 

Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egin da sari banaketa ekitaldia. Zaraia aretoa jendez bete da irabazleen izenak zeintzuk diren jakiteko eta lanak txalotzeko. TOR magoak aurkeztu du sari banaketa eta bere magia ikuskizunarekin ere gozatu ahal izan da. Lehiaketan aurkeztutako 149 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan dira pantaila handian eta ekitaldi ostean luntxaz gozatu ahal izan dute gerturatutakoek.

Irabazleak 

Guztira, Euspot-ek 3.000 eurotik gora banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:

.

Spotik onena / 1.000 euro

“Ez dira debalde” spota 

Egileak: Gorka Santos Alvarez eta Haizea Bedialauneta Garcia (Elorrio)

Spotaren kalitate teknikoa eta mezuaren egokitasuna da gehien baloratu dena.

Cristina Uriarte Toledo, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatuak banatu du saria.

.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

“Asetu burua” spota

Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta (Arrasate)

Goio Arana, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campuseko zuzendariak banatu du saria.

.

Publikoaren saria / 500 euro

1.700 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.

“Ametsak gauzatu” spota

Egilea: Óscar Golpe Manuel (Gasteiz)

Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria.

.

Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro

Iragarkiaren musika egokitasunagatik eta originaltasunagatik.

 “Eta zuk, noraino heldu nahi duzu?” spota

Egileak: Mikel Larrion eta Yurena Carrero (Bergara eta Gasteiz)

Gorka Etxabe, Artemaneko zuzendariak banatu du saria.

.

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 500 euro

“Nik, zientzialaria izan nahi dut” spota

Egileak: Rocio/Eliana Sanchez, Maialen Mendez, Naroa Garmendia, Nagore Arteaga eta Eneko Arozena (Donostia)

Rober Gutierrez, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak banatu du saria.

.

Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro

“Izan gaitezen zientzialari eta ikerlari!” spota  

Egileak: Patricia Nicola Petrar eta Yashira Rodriguez Fernandez (Eskoriatza)

Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduradunak banatu du saria.

.

Parte-hartze historikoa: Euskal Herri osotik jasotako 149 spot

Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso dira. 2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Spot guztiak ikusgai

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Ataun, Ordizia, Beasain, Alegria-Dulantzi, Gasteiz, Legazpi, Arrasate, Donostia, Bilbo, Iruña, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Lazkao, Legutio, Bergara, Orio, Zarautz, Elorrio, Oiartzun, Berriz, Idiazabal, Bermeo, Sopela, Ajangiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Ondarru, Zamudio, Berriatua, Derio…  Eskerrik asko guztiei!

.

Aurtengo gaia: “ZIENTZIALARI ETA IKERTZAILE IZAN NAHI DUT!”

30 segundoko iragarki bat sortu behar izan da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi izan dira, eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi izan dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.

Publikoaren sarirako 1.700 boto baino gehiago

Publikoaren boto gehien jaso dituen spotak 500 euroko saria eskuratu du. 4 egunetako epean 1.700 boto baino gehiago jaso dira guztira aurten. Bestalde, nabarmentzekoa da aurten Instagram-en egin den zozketa. Nanlite PavoTube II 6C RGB+W led argidun hodi bat zozketatu da eta 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Irabazlea Aritz Etxebarria izan da. 

500 ikasle sormenari buruzko formazio saioetan

Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskaini ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.

Aurten babesle nagusia Eusko Jaurlaritza izan da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea 2030ean. Ikuspegia da bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Estrategia hori erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin, teknologia-zentroekin eta eragile sozio-ekonomikoekin partekatzen du.

EUSPOT lehiaketako sari nagusia "Ez dira debalde"  spotak irabazi du

Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak: 

Babeslea:

  • Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) 

Antolatzaileak:

  • Aretxabaletako Udala
  • Arteman Komunikazioa
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arizmendi Ikastola

Laguntzaileak:

  • Bai euskarari Elkartea
  • Music Library

EUSPOT lehiaketako sari nagusia “Ez dira debalde” EUSPOT lehiaketako sari nagusia “Ez dira debalde”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude